Categorías: albisteak-berriak

Turismo Sailak lankidetza sakonduko du Booking plataformarekin, legez kanpoko etxebizitza turistikoei aurre egiteko

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua eta Jakes Aguirrezabal Turismo eta Merkataritzako sailburuordea Ana Abadekin, Booking plataformako gai publikoetako arduradunarekin, elkartu dira, bien arteko lankidetza sakontzeko, legez kanpoko etxebizitza turistikoei aurre egiteko helburuarekin.

Iraupen Laburreko Alokairuen Europako Erregelamendu berria 2023an onartu zen eta 2026an sartuko da indarrean, eta turismoaren arloan eskumena duten administrazioen eta plataformen arteko lankidetzarako eta informazioa trukatzeko mekanismoak ezartzen ditu, legez kanpoko etxebizitza turistikoei aurre egin ahal izateko. Informazioa trukatzeko prozesu hori Espainiako Gobernuaren leihatila bakarraren bidez egingo da, eta bertan autonomia-erkidegoek turismo-administrazio eskudun gisa parte hartuko dute.

Euskadik erabilera turistikoko etxebizitzei buruzko dekretu bat du 2018tik, bai eta erregistro bat (REATE) ere, eta aurreratuta dauka, beraz, kontrol- eta erregulazio-lana. Alde horretatik, Booking plataformarekin egindako bileraren helburua kontrol hori eta lankidetza indartzen jarraitzea da, leihatila bakarra garatu aurretik, hobeto detektatu ahal izateko eta plataforman baja eman ahal izateko REATE erregistro-zenbakirik ez duten etxebizitzei, Euskadiko legeriak ezartzen duen bezala.

Booking erabat prest agertu da ezkutuko etxebizitzen aurkako borrokan laguntzeko, eta lankidetza-lan hori errazteko konpromisoa hartu du, beraz.

Sailburuak gogoratu du Euskadin erabilera turistikoko etxebizitzen ehunekoa etxebizitza guztien % 0,48koa dela, Espainiako eta beste autonomia-erkidego batzuetako batez bestekoaren oso azpitik. Hala ere, horien kontrola indartzen jarraitu behar dela adierazi du, “azken urteotan egin dugun bezala erregulazioaren bidez, 2018ko dekretuarekin eta nahitaezko erregistroarekin, eta ikuskapenaren bidez, eta egunez egun jarraitzen dugu lan hori indartzen. Horregatik, plataforma guztiekin bilerak egiten jarraituko dugu, lankidetza-mekanismoak eta iruzurraren aurka jarduteko tresnak indartzeko”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren

25_0382 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren Ertzaintzak gizon bat…

10 horas hace

Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean

25_0383 Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon…

10 horas hace

Euskal Poliziaren seigarren deialdi bateratuko agenteentzako lehenengo probak uztailaren 5ean egingo dira

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian 4.812 pertsonak eman dute izena Euskal Poliziaren seigarren deialdi bateraturako.…

13 horas hace

La Real Sociedad es el cuarto club más valioso de LaLiga

El prestigioso informe anual de Football Benchmark ha situado a la Real Sociedad como el…

13 horas hace

El preparador físico Ros no continuará en el Athletic Club

Jose Antonio Pozanco ‘Ros’, preparador físico del primer equipo masculino del Athletic Club, no continuará…

13 horas hace

1880 mujeres han denunciado casos de violencia machista en Euskadi entre enero y abril

En el primer cuatrimestre de este año, un total de 1880 mujeres han denunciado haber…

13 horas hace