Categorías: albisteak-berriak

Bilboko metroaren garrantzia eta trenaren segurtasuna izan dituzte eztabaidagai Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Urriaren 16an, asteazkenean, trenaren sektoreko bi aditu handik konferentzia bikoitza eskaini zuten Bilboko Ingeniaritza Eskolan: Iñaki Barrónek eta José Miguel Ortegak. Joan Manuel Estradé izan zen moderatzailea (40 urteko esperientzia du Renferen eta ADIFen zuzendari gisa), eta tren bidezko garraioaren segurtasunari eta hiriko azpiegituren plangintzari buruz hitz egin zuten.

Iñaki Barrónek 40 urtetik gorako esperientzia du tren sektorean; 20 urtez, Bidaiarien eta Abiadura Handiaren arloko zuzendaria izan zen Nazioarteko Trenen Batasunean, Parisen, eta gaur egun Tren Istripuak Ikertzeko Batzordeko (CIAF) presidentea da. Trenen segurtasunaz eta presidente den batzordearen funtzioaz hitz egin zuen, batez ere. Gainera, CIAF berregituratzeko plan hurbilak azaldu zituen, eta azpiegiturak eta segurtasun protokoloak hobetzeko istripuetatik ikasi behar dela nabarmendu zuen. Barrónen arabera, jazoeretatik eratorritako ikasgaiak etengabe ebaluatuz eta egokituz bakarrik berma daiteke etorkizunean garraiobidea seguruagoa izatea.

Bestetik, Bilboko metroaren proiektuan duen esperientzia zabala partekatu zuen José Miguel Ortegak; 50 urtetik gorako ibilbide profesionala du, horietatik 40 trenen sektoreko enpresen zuzendaritzan. Ortega giltzarria izan da Bilboko metroaren garapenaren fase guztietan, hasierako ideiatik hasi eta martxan jartzera arte. Haren esku hartzean zehar, hirigune batean hainbat garraiobide koordinatzeak duen garrantzia nabarmendu zuen, eta Bilboko metroa, hasieratik, hiriko garraioaren ardatz gisa eraiki nahi izan zela azaldu zuen, lehendik zeuden gainerako garraiobideez osatuta. Era berean, mota horretako azpiegituretan epe luzeko erabakiak hartzeak dituen erronkak nabarmendu zituen Ortegak. Duela 30 urte hartutako erabakiek egungo zerbitzuari forma ematen jarraitzen dutela adierazi zuen, eta egungo erabakiek inpaktu iraunkorra izango dutela hiri garraioaren etorkizunean.

Ingeniaritza enpresa garrantzitsuetako eta trenaren sektoreko ordezkariak bertaratu ziren: CAF, TALGO, Euskal Trenbide Sarea, Bilboko metroa, Euskotren, ADIF, IDOM, CEIT, RENFE… Era berean, trenaren teknologian interesa duten ingeniaritzako ikasleak ere bertan izan ziren, eta Bilboko Trenbide Lagunen Elkarteko (BTLE) kideak ere bai. Horiek, hizlariekin hitz egiteko aukera izan zuten tren bidezko garraioaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Beasain, emakume bati egindako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Beasaingo udaltzainek 20 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.…

10 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute

25_0398 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

10 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

25_0397 Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik…

2 días hace

Bi pertsona ikertu dituzte Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko ondare historikoaren aurkako ustezko espoliazio-delituagatik

Ertzaintzaren Ingurumenaren aurkako Delituen eta Hirigintzaren Atal Nagusiak Iruña Okako (Araba) Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoko ondare…

2 días hace

Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan…

2 días hace

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

3 días hace