Categorías: albisteak-berriak

Kontsumobidek gogorarazten du debekatuta dagoela etxez etxeko salmenta aldez aurreko baimenik gabe

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak koltxoiak etxez etxe saltzen zebilen (bereziki, adinekoei) eta merkataritza-jarduera oldarkorrak egiten ari zen enpresa bat detektatu zuen Pasaia inguruan. Horren ondorioz, honako hau gogorarazten du:

  1. Debekatuta dago etxez etxe saltzea aldez aurreko baimenik gabe: Euskadin debekatuta dago, Euskadiko Kontsumitzaileen Estatutuaren 30. artikuluaren arabera (apirilaren 27ko 4/23 Legea). Baimen hori salmenta baino 48 ordu lehenago eskatu behar da, eta, baimen horrek, gutxienez, datu hauek jaso behar ditu:
  • Bisitaren eguna eta ordua.
  • Saldu nahi den produktua edo zerbitzua.
  • Produktua edo zerbitzua saltzen duen enpresaren sozietate-izena eta helbidea.
  • Bisita egingo duen pertsonaren izena.
  1. Enpresaren erantzukizuna: enpresak baimen hori lortu dela frogatzeko erantzukizuna izango du.
  2. Atzera egiteko eskubidea: salmenta saltokitik kanpo egiten denez, kontsumitzaileak atzera egiteko eskubidea du, eta, beraz, 14 egun natural ditu iritziz aldatu eta erosketa baliogabetzeko.

Horrez gain, Kontsumobidek honako aholku hauek kontuan hartzea gomendatzen du beti:

  1. Bizilekua pribatua da; beraz, ez dago guk gonbidatu ez dugun inori atea irekitzeko betebeharrik.
  2. Norbaiti atea irekitzea erabakitzen badugu, identifikatzea eskatu behar diogu beti, eta kontuan izan behar dugu administrazio publikoek ez dutela inoiz etxez etxeko bisitarik egiten aldez aurreko hitzordurik gabe.
  3. Inoiz ez sinatu kontraturik lehenengo bisitan eta, are gutxiago, ordainketa egin. Saltzaileari beste bisita bat egiteko eskatu. Horrek denbora emango digu ulertzen ez duguna kontsultatzeko eta hausnartzeko.
  4. Koltxoiak erosiz gero, ez utzi inoiz saltzaileei koltxoi berriari bilgarria kentzen, eta are gutxiago zaharra erretiratzen.
  5. Informazio guztia gorde: liburuxkak, kontratuak, etab.
  6. Edozer zalantza edo susmo izanez gero, erreklamazioa edo salaketa aurkeztu Kontsumobiden edo KIUBen, eta, beharrezkoa bada, jo Ertzaintzara edo udaltzaingora ere.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Beasain, emakume bati egindako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Beasaingo udaltzainek 20 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita.…

4 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute

25_0398 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Jaizkibel mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

4 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

25_0397 Gizon bat atxilotu dute Portugaleteko saltoki batean indarra erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik…

1 día hace

Bi pertsona ikertu dituzte Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko ondare historikoaren aurkako ustezko espoliazio-delituagatik

Ertzaintzaren Ingurumenaren aurkako Delituen eta Hirigintzaren Atal Nagusiak Iruña Okako (Araba) Iruña-Veleia aztarnategi arkeologikoko ondare…

1 día hace

Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan

25_0395 Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan Lezo, motorzale bat hil da zirkulazio istripuan…

2 días hace

Barakaldo, droga-trafikoagatik lokal bateko arduraduna ikertu dute

Ertzaintzak atzo, osteguna, arratsaldean egindako ikerketa baten ondorioz, Barakaldoko Cannábica elkarte batek erabiltzen duen lokal…

2 días hace