PRUEBA
Carmen González Murua, Amaia Cipitria Sagardia eta Amaia Arranz Otaegui ikertzaileek euren ibilbideagatik aitorpena jaso dute gaur
Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburuak, karrera zientifikoko fase desberdinetan sarituak izan diren hiru emakume ikertzaileri errekonozimentua eman die: Carmen Gonzalez Muruari ibilbide zientifiko osoa aitortu zaio, Amaia Cipitria Sagardiari bere ikerketa esparruan daukan lidergoa eta Amaia Arranz Otaeguiri, emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena.
Sariak emateko ekitaldian, zeinak Euskadin emakumeek egindako ikerketa-lanari merezitako aintzatespena ematea duen helburu, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Amaia Esquisabel Ikerketako zuzendaria eta Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa ere izan dira. Perez sailburuaren hitzetan “funtsezkoa da ikertzaileak zaintzea, beren lana egiteko baldintza onak izan ditzaten saiatzea, beren karreran aurrera egin dezaten laguntzea eta merezi duten aintzatespena ematea”.
Sarituak
Emakume ikertzaileen aitorpenen inguruan erabakitzeko ardura duen ebaluazio-batzordeak aho batez erabaki du zein emakume ikertzailek jasoko duten aitorpen hau 2024an, ematen den hiru mailetako bakoitzean. Honako hauek dira 2024an aintzatetsitako ikertzaileak:
Carmen González Murua, UPV/EHUko Landare Fisiologiako katedraduna
Amaia Cipitria Sagardia, Ikerbasque Research Professor BioGipuzkoan
Amaia Arranz Otaegui, Ikerbasque Research Associate UPV/EHUn
Urteroko aintzatespenak
Ekimen hau Ikerbasqueren Plan Estrategikoan sartzen da. Plan horren 12 erronketako bat Ikerbasqueko ikertzaileen komunitatean sartzen diren pertsonen genero-berdintasunean aurrera egitea da. Ildo horretan, Ikerbasqueko Patronatuak Berdintasun Plan bat onartu zuen, zeinaren baitan emakume ikertzaileei urtero hiru aintzatespen emateko ekintza bat dagoen.
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…
Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…
Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…
Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…