Categorías: albisteak-berriak

B-WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa

PRUEBA

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak bosgarren saioa egin zuen azaroaren 20an Deustuko Unibertsitatean, “Proiektu berrien emakumezkoen bultzada” izenburupean. Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), euskal enpresak nazioartekotzeko SPRI Taldearen barruan dagoen agentziak sustatutako ekimen honen helburua emakumeen talentua ikusaraztea eta haien protagonismoa sustatzea da enpresen nazioartekotzearen eremuan.

Topaketaren inaugurazioan, berrikuntza eta hedapen globalaren motor gisa emakumeen ekintzailetza sustatzearen garrantzia nabarmendu zen. “Gaur, inoiz baino gehiago, funtsezkoa da emakumeen ekintzailetza sustatzea, berrikuntzaren eta hedapen globalaren eragile gisa. Gure konpromisoa emakumeei bide horretan laguntzea da, oztopoak gainditzen eta nazioarteko merkatuetan duten potentziala maximizatzen lagunduz”, adierazi zuen Elixabet Legarretak, BasqueTrade-ko Adimen Lehiakorreko Kudeatzaileak.

Lau emakumek parte hartu zuten jardunaldian, eta emakume ekintzaile gisa dituzten esperientziak, ezagutzak eta errealitateak partekatu zituzten. Marta Cantabranak, 3C Metrology-ko bazkide sortzaile eta zuzendari nagusiak, Mexikon ekintzailetzan izandako esperientzia kontatu zuen, oso lehiakorrak diren sektoreetan enpresa bat gidatzean lortutako erronkak eta ikaskuntzak azpimarratuz.

Bestalde, Marta Pradok, INCOTRANS eta DS4T enpresen sortzaileetako eta CEOak, garraioaren eta nazioarteko logistikaren sektorearen bilakaerari buruzko bere ikuspegia eman zuen, INCOTRANSen sorreratik hasi eta DS4T bere spin-off-a sortu arte.

Ekitaldian Matxalen Uriarte UNIVERSAL OMICSen sortzaile eta CEOak ere parte hartu zuen, eta bere ibilbide zientifikoak belaunaldi berriko sendagaiak diseinatzeko adimen artifiziala erabiltzen duen bioteknologiako enpresa bat sortzera bultzatu zuela partekatu zuen.

Azkenik, Edurne Ruiz de Arcaute Conexiones Improbables-eko gerenteak barne-ekintzailetzari buruzko ikuspegi paregabea aurkeztu zuen, baita berrikuntza erakundeen barrutik nola bultzatu ere, sormena eta hedapena sustatuz.

Mahai-ingurua Azucena Castrok moderatu zuen, BasqueTrade-ko bioosasun-sektoreko proiektuen kudeatzaileak, eta, gainera, gai hauetan sakondu zen: asmo eta balioekin lideratzearen garrantzia, ingurune ezezagun batean proiektuen kudeaketari nola aurre egin, eta berrikuntza eta lankidetza sustatuko duten askotariko taldeak eraikitzea. Panelistak bat etorri ziren ekiteak, bai proiektu propioetatik bai erakunde baten barruan, erresilientzia, ikuspegi estrategikoa eta sare profesional sendoa eskatzen dituela esatean.

B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programaren hurrengo eta azken saioa abenduaren 3an izango da, Gasteizen. Topaketa honetan gai garrantzitsuak landuko dira, hala nola sare profesionalen garapena, marka pertsonal sendo baten eraikuntza eta networking eraginkorra ezartzeko gakoak. Izen-emateak zabalik daude eta esteka honen bitartez egin daitezke:

https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/6o-saioa-b-womenin-global-sare-profesionalen-garrantzia-eta-garapena/

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la carretera A-1 en Vitoria-Gasteiz

25_0416 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la carretera A-1 en Vitoria-Gasteiz…

11 horas hace

Emakume gazte bat hil da Albenizko tren-geltokian ustez deskarga elektriko bat izan ostean

Emakume gazte bat hil da gaur, astelehena, arratsaldean, antza denez eta lehen zantzuen arabera, Albenizko…

17 horas hace

Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

25_0414 Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik…

23 horas hace

Nafar Lansarek ekitaldi bat antolatu du ekintzaileen arteko elkarlana sustatzeko

Nafar Lansare- Nafarroako Lan Zerbitzuak 50 ekintzaile inguru bildu ditu gaur arratsaldean Iruñeko Salesetan egin…

1 día hace

Lehendakariak Gobernuak etxebizitza eskuragarrietan diru gehiago inbertitzeko duen konpromisoa berretsi du

MIGUEL OSES Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak berretsi du Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu duela etxebizitza…

1 día hace

Topaleku berri bat Azpeitin, auzoari bizia emateko

Elkartzeko gune berri bat dute nuarbetarrek: auzo lokala. Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta dozenaka…

1 día hace