PRUEBA
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxena Getxoko Muxikebarri zentroan egin den Elkarlan Sarien 9.edizioaren banaketa ekitaldian izan da. Ekitaldian parte hartu dute, baita ere, Amaia Agirre Getxoko alkateak, Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Diputatuak; Xabier Ochandiano, Erakunde Harremanetarako sailburuordeak, Miren Martiarenak, Gobernu Onaren eta Gobernu Irekiaren zuzendariak eta Sabino San Vicentek, Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko zuzendariak.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak antolatutako sari hauek helburua da balio publikoa sortzen duten eta herritarren parte-hartzea, pertsonen ahalduntzea eta gizarte-kohesioa bultzatzen dituzten proiektuak sustatu eta aitortzea.
Ubarretxenak azpimarratu duenez, Elkarlan Sariak gure komunitatearen bereizgarririk onenaren isla dira: gizartearen onurarako, balio publikorako eta lankidetzarako konpromisoaren isla dira. «Aldaketa eta eraldaketa garai honetan, administrazio publikook inoiz baino gehiago behar dugu herritarren ekimena eta parte-hartzea, gizarte gisa ditugun erronka handiei komunitate modura aurre egin diezaiegun, eta, ildo horretan, Elkarlan sariak funtsezko tresna bihurtu dira gobernantzaren berrikuntza indartzeko eta lankidetza sustatzeko «.
Hauek izan dira Elkarlan Sarien 9. edizioko proiektu irabazleak:
Gure basoak berreskuratzeko eta natura- eta kultura-ondarea babesteko proiektua da, gizartearen eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan, boluntarioen laguntzarekin eta lankidetzarekin.
Gizarte-kohesioa sustatzeko eta era komunitarioan Mural bat sortzeko proiektua da. Pertsonen arteko topaketarako eta komunitate sena indartzeko espazioa izan nahi du proiektuak; ahalduntzeko, elkarbizitzarako eta entzute ariketarako espazio segurua; non pertsona eta artista desberdinek beren talentuak batu eta partekatu ahal izango dituzten.
Euskal Herria oinez zeharkatzen duen hilabeteko abentura da. Espedizioak, euskal herriko eta euskal diasporako 125 gazteri ematen die parte hartzeko aukera. Proiektuaren helburuak dira gazte euskaldunen sare bat sortzea eta gazteen artean euskara sustatzea.
Dragoi ontzia bularreko minbizitik sendatzen, minbizia prozesuan bete-betean edota metastasi prozesuan dauden emakumeen errekuperazio fisiko, psikologiko eta sozialerako ekipo-ontzi gisa jaio zen proiektua da. Proiektu horretara, batu dira, orain, dibertsitate funtzionala duten pertsonak kirolaren bidez osasuna eta errekuperazio fisiko eta psikologikoa sustatzeko.
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…
Se ha inaugurado un monolito simbólico de la Ruta Xacobea en un lateral de la…