PRUEBA
Imanol Pradales Lehendakariak Europaren berpizkundearen eraikuntzan eskualdeen lidergo-rola defendatu du Bavariak sustatutako eta Bruselan egindako berrikuntzan lider diren eskualdeen goi-bileran
Imanol Pradales Lehendakariak Europako etorkizunaren diseinuan eskualdeen lidergoa aldarrikatu du Bruselan, Bavariak antolatutako Power of Regions European Summit foroan egindako hitzaldian. «Orain Europako Defentsa Industriala besarkatzeko unea da, zeinaren elementu nagusiak eskualdeko berrikuntza-ekosistemak eta segurtasunak bultzatutako estrategia industrialak diren. Eskualdeek gidatu behar dute estrategia berri hori. Eragin handia izan nahi dugu eta izan behar dugu Europako akordio berri honetan. Antolatu, mobilizatu eta borroka egin behar dugu», esan die Lehendakariak foroan bildu diren 70 eskualdeetako buruzagiei.
«Industrien deskarbonizazioari, eraldaketa digitalari eta trantsizio sozialari ekiteko beharrezko erreformak egiteko eskumenak eskualdeko agintarien esku daude soil-soilik. Izan ere, eskualdeek lehiarako abantaila bihur ditzakete espezializazio-estrategiak. Euskadiren kasuan, gure nortasun kulturala eta gaitasun industrialak funtsezkoak izan dira inbertsioak erakartzeko eta gure garapen ekonomikoa sustatzeko», ziurtatu du Pradalesek.
«Subjektu politikoak gara. Euskaldunok nazio bat osatzen dugu eta nazio gisa garatu nahi dugu Europan. Horrek esan nahi du gure hizkuntza babestea, euskara, europar guztien kultura-ondarea, gure tradizioak eta kultura modernoa defendatzea eta gure nortasun irekia eta plurala mantentzea. Europan aktore politiko legitimoak izateko dugun eskubidea irabazi dugu. Argudio politiko, legal, ekonomiko eta sozialak daude horretarako», azpimarratu du. Ildo horretan, lehendakariak Europako Batasunaren sorrera-espiritua berreskuratzeko beharra nabarmendu du: «Europa osatzen duten eskualde eta nazioek eraikitako Europa, ez estatu kideen klub hutsa».
25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…
"Euskal Poliziaren egitekoa eskubideen eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea da", gogorarazi…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, joan…
Dos hombres de 28 y 24 años de edad fueron detenidos por la Ertzaintza este…