Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Santiago Oleagaren omenez

binary comment

PRUEBA

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Santiago Oleagaren omenez, ETAren biktima 2001ean. Honekin 31 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jarri zen martxan.

Ekitaldia gaur, azaroak 23, izan da, 12:00etan, Iza kalea eta Pinu Bidea lotzen dituzten eskaileren parean (Matia ospitalearen ondoan). Plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartu dute.

Santiago Oleaga Elejabarrieta, 54 urtekoa eta Durangon jaioa, El Diario Vasco egunkariko finantza zuzendaria – 1979tik egiten zuen lan egunkari horretan –, eta bi seme-alabaren aita zen. 2001eko maiatzaren 24ko goizeko zortzi eta erdiak pasatxo zirenean, Oleaga gertutik eta bizkarretik tirokatu zuten autotik irtetean, Matia osasun-zentroko aparkalekuan. Ondoren, komandoko kideek Oleaga hiltzeko erabili zuten autoa Aiete auzoan aparkatu zuten lehergailuz beteta, eta utzi eta minutu gutxira lehertu egin zuten.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko plakak

Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz, Antonio Pastor, Moisés Cordero, Lorenzo Motos Rodríguez – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero – Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila –, Mari Jose Bravo del Valle – Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Barandiaran Urkola – poliziaren ekintzak eragindako biktima –

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak lapurtutako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta saltzen zituen talde kriminal bat desegin du

Ertzaintzak telefono mugikorrak, ordenagailu eramangarriak eta gama altuko bestelako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta, ondoren…

12 horas hace

Ertzaintzak Gasteizko etxebizitza batean egindako lapurreta argitu du

Ertzaintzak egin duen ikerketa baten ondorioz, joan den abuztuan Zaramagako etxebizitza batean lapurreta egin zuen…

15 horas hace

Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’

Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du,…

18 horas hace

Industriak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako sei proiektu digitalekin batera

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu…

18 horas hace

Alfarok jakinarazi du “babestutako etxebizitzen %95ek etxebizitzen merkatu librean amaituko dutela”

Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa…

18 horas hace

Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez

Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz…

18 horas hace