Categorías: albisteak-berriak

Donostia Kirolak kalistenia eta parcour pista berri bat ireki du Txaparrenen

PRUEBA

Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du.

Txaparrene pasealekuak baditu Donostia Kirolak jarritako kalistenia eta parcour pista berriak. Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du.

Guztira, 250 m2 dira, egunez egun gero eta eskari handiagoa duten hiri-kirolak egiteko. Kalistenia-pistak 12 elementu ditu, 100 m2 hartzen dituen zoladura indargetzaile baten gainean banatuta. Barra paraleloak, dominatuetarako barrak, flexioetarako aparatuak, abdominalak, eraztunak eta abar instalatu dira.

Parcour pista, berriz, 150 m2-ko esparru batean eraiki da. Bertan, hainbat forma eta tamainatako hormigoizko 16 modulu instalatu dira, bai eta jarduera hori egiteko metalezko egitura bat ere.

Ping pong mahai bat ere jarri da inguruan.

Kalisteniako eta parcourreko pista berri horiek, Donostia Kirolaren hiri-kirola sustatzeko estrategiari erantzuten diotenak, Intxaurrondo auzoko aire zabaleko kirol-gune handi bat osatzen dute, Txaparreneko frontoiak eta kirol-pistak dituena, baita ondoko Arrobitxulo parkeko pump track, parke bioosasungarria eta bolatokia ere, hori guztia bidegorriaren bidez komunikatuta.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Udalak bat egin du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin

Jarduera-programa zabal bat antolatu da maiatzaren 10ean ‘Bidezko Merkataritzako produktu bat dago eguneko une bakoitzerako‘…

57 mins hace

Industriak Nafarroako gas berriztagarrien 2025-2026 Agenda aurkeztu du

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo gaur arratsaldean aurkeztu ditu…

57 mins hace

700 ikasle inguru GR225a egiten ari dira ‘Askatasunaren botilak’ ibilaldiaren VII. edizioan

Nafarroako bederatzi ikastetxetako 700 ikasle inguruk GR-225 mendiko bi etapa zeharkatuko dituzte maiatzaren 8an eta…

57 mins hace

Nafarroako Gobernuak eta ENGIEk Txantreako (Iruñea) Bero Sarera konektatutako 2.500 etxebizitza, udal eraikin eta kirol eraikinen ingurumen konpromisoa onartu dute

Garbiñe Basterra Nafarroako Gobernuko Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren zuzendari nagusia eta Janis Rey ENGIEko…

57 mins hace

12.868 familiak, batez beste, Errenta Bermatua jaso zuten hilero 2024an, zailtasunak zituzten 36.249 pertsonari (%38 adingabeak) estaldura emanez

Guztira 16.758 familia-unitatek jaso dute Errenta Bermatua 2024an, Nafarroako Gobernuak gaur argitaratu duen balantzearen arabera.…

57 mins hace

Lurralde Kohesioak 300.000 euroko ekarpena egin die Irurre, Muez, Ugar eta Hiriberri Deierri kontzejuei, «Alloz Sostenible» proiektuaren bidexkan jarduketak egiteko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau lankidetza-hitzarmen sinatuko ditu Gesalatz…

57 mins hace