Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du Mikel Zabalzaren omenez

PRUEBA

Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta datorren larunbatean oroituko da Intxaurrondoko Baratzategi pasealekuan

Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta datorren larunbatean oroituko da Intxaurrondoko Baratzategi pasealekuan

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean, azaroak 30, Mikel Zabalzaren omenez, poliziaren ekintzak eragindako biktima 1985ean. Honekin 32 izango dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jarri zen martxan.

Ekitaldia datorren larunbatean izango da, azaroak 30, 12:00etan, Baratzategi 35. zenbakiaren aurrean (Guardia Zibilaren Komandantziaren ondoan). Plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egingo da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek parte hartuko dute.

Mikel Zabalza Garate, 33 urtekoa, Orbaizetan (Nafarroa) jaioa eta Altzako bizilaguna, Donostiako Tranbiaren Konpainiako txoferra eta ELA sindikatuko afiliatua zen. Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen, eta, Intxaurrondoko kuarteletik pasa ondoren, hilda aurkitu zuten handik 20 egunetara, Bidasoa ibaian.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko plakak

Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz, Antonio Pastor, Moisés Cordero, Lorenzo Motos Rodríguez, Santiago Oleaga Elejabarrieta – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero – Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila –, María Jose Bravo del Valle – Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Barandiaran Urkola – poliziaren ekintzak eragindako biktima – .

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarriko ditu 2025-2026 ikasturteko unibertsitate-beken deialdirako

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2025-2026…

22 horas hace

Energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024an hasitako obrak amaitu ditu Nafarroako Museoak

EVERES.ac-20 Nafarroako Museoak abuztuaren 31n amaitu ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko 2024ko abenduan hasitako obrak. Lanak Construcciones…

22 horas hace

Nafarroako Gobernuak 14 plaza deitu ditu oposizio bidez A, B eta C mailetako Administrazio Nukleorako

Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lau deialdi argitaratu ditu gaur, A, B eta…

22 horas hace

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak NOU-Aren zortzi ebakuntza-gela berritu ditu, eta urtean 4.500 ebakuntza egiten dira bertan

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2025_09_11 T* Reforma de los quirófanos del HUN L*…

22 horas hace

Nafarroako Gobernuak berriro ekingo die Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea eta Alokairu Poltsaren aitorpenari buruzko topaketei sei udalerrietan

Zer esan nahi du, eskubideei eta betebeharrei dagokienez, Tentsiopeko Merkatuaren Zonaldea izendatutako udalerri batean bizitzeak…

22 horas hace

Iruñeko María Ana Sanz IIko Israel Jaime Martín ikasleak Goi Mailako Lanbide Heziketako Sari Nazionala jaso du

Iruñeko María Ana Sanz LHko ikastetxe integratuko Israel Jaime Martín ikasleak 2022ko Goi Mailako Lanbide…

22 horas hace