Ertzaintzaren patruilak N-634 errepidean, Zarautzen, ibilgailu batean zihoala konortea galdu zuen gazte bati lagundu zioten


24_0357 Ertzaintzaren patruilak N-634 errepidean, Zarautzen, ibilgailu batean zihoala konortea galdu zuen gazte bati lagundu zioten

Ertzaintzaren patruilak N-634 errepidean, Zarautzen, ibilgailu batean zihoala konortea galdu zuen gazte bati lagundu zioten

Servicio de prensa

2024-11-30

Ertzaintzako agenteek bizkortzeko maniobrak egin zizkioten eta desfibriladore bat erabili zuten, joan den ostegunean N-634 errepidean, Zarautzen, ibilgailu batean zihoan gazte bat konorterik gabe zegoela ikusita. Ondoren, anbulantzia batek ospitale batera eraman zuen pazientea.

Ostegun eguerdiko hamabiak eta hogei aldera, auto bateko gidariak Sos Deiak 112 larrialdietarako telefonora deitu zuen, berarekin zihoan lagun bat ondoezik sentitu zela eta konortea galdu zuela ohartarazteko. Une horretan, N-634 errepidearen ondoan aparkatuta zegoen, Zarautzen.

Urola Kostako ertzain-etxeko hainbat patruila iritsi ziren  eta, gazteak konortea galduta zuela ikusita, lehen sorospenak egiten hasi zitzaizkien, besteak beste, bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak. Jarraian, desfibriladore bat jarri zioten eta arnasten ari zela egiaztatu zutenean,  segurtasuneko albo-posizioan jarri zuten.

Anbulantzia bateko osasun-langileak hara joan ziren 19 urteko gazteaz arduratzeko eta, ondoren, osasun-zentro batera eramateko.