Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Mikel Zabalzaren omenez

PRUEBA

Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta Intxaurrondoko Baratzategi kalean oroitu da

Donostiako Udalak plaka bat jarri du gaur, azaroak 30, Mikel Zabalzaren omenez, poliziaren ekintzak eragindako biktima 1985ean. Honekin 32 dira Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen dituen plakak. Ekimen hau duela bi legealdi jarri zen martxan.

Ekitaldia azaroaren 30n 12:00etan izan da, Baratzategi 35. zenbakian (Guardia Zibilaren Komandantziaren ondoan). Plakak jartzeko beste ekitaldiekin egin den bezala, omenaldi xumea egin da. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak, udal taldeetako ordezkariek eta biktimaren senideek parte hartu dute.

Mikel Zabalza Garate, 32 urtekoa, Orbaizetan (Nafarroa) jaioa eta Altzako bizilaguna, Donostiako Tranbiaren Konpainiako txoferra eta ELA sindikatuko afiliatua zen. Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen, eta, Intxaurrondoko kuarteletik pasa ondoren, hilda aurkitu zuten handik 20 egunetara, Bidasoa ibaian.

Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko plakak

Horrenbestez, Udalak hirian terrorismoaren eraginez eta oinarri politikoko bortizkeriagatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.

Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sánz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordóñez Fenollar, Francisco Martín González, Fernando Múgica Herzog, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta eta Daniel Garrido Velasco, Miguel Paredes eta Elena Moreno, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Javier Gómez Elosegi, José Ángel Santos, Josu Leonet, Juan de Dios Doval Mateos, Miguel Ángel Iñigo Blanco, Juan Antonio Marcos González, Manuel Orcera de la Cruz, Antonio Pastor, Moisés Cordero, Lorenzo Motos Rodríguez, Santiago Oleaga Elejabarrieta – guztiak ETAk erailak -, Enrique Cuesta, Antonio Gómez eta Juan Manuel García Cordero – Komando Autonomo Antikapitalistak taldeak erahilak -, Begoña Urroz Ibarrola – DRIL talde armatuak eraila –, María Jose Bravo del Valle – Batallón Vasco Español taldeak eraila – eta Joseba Barandiaran Urkola – poliziaren ekintzak eragindako biktima – .

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Milaka donostiarrek eman dute izena euskaraldia.eus-en dagoeneko

Maiatzaren 14ra arte izena eman daiteke ahobizi edo belarriprest izateko. Izena emanez gero, txapa jaso…

10 horas hace

Barakaldoko Udaltzaingoak ihes egin duen gizon bat atxilotu du

Agenteek egiaztatu zuten ibilgailuak ez zuela asegururik eta IATrik, gidariak epailearen erabakiz gidabaimena kenduta zuela…

10 horas hace

Gobernuak Kanpo Ekintzako II. Plana onartu du Nafarroak nazioartean duen posizioa sendotzeko, Europarekin duen konpromisotik abiatuta

Nafarroako Gobernuak Kanpo Ekintzarako II. Plana (2024-2028) onartu du gaurko bilkuran. Horren helburua Nafarroak nazioartean…

10 horas hace

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat sustatu du Foru Komunitateari dagozkion etorkizuneko hauteskunde prozesuen antolaketaren aurrean esparru juridiko egonkor, integratu eta argi bat artikulatzeko

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat sustatu du etorkizuneko hauteskunde prozesuen antolaketaren aurrean esparru juridiko egonkor,…

10 horas hace

Merkataritzak 160.000 euro eman dizkie Aberin, Bargota eta Usuni landa-merkataritza biziberritzeko

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 160.000…

10 horas hace

Nafarroako Gobernuak behin-behinekotasuna murrizten jarraitzeko ezohiko neurriei buruzko Foru Lege Dekretua onartu du

Nafarroako Gobernuak gaurko Gobernu bilkuran onartu du Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloan ezohiko…

10 horas hace