Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzan, Minari Aurre Egiteko Unitateak 768 paziente tratatu ditu lehenengo urtean

PRUEBA

MIN KRONIKOA – LEHEN MAILAKO ARRETA

  • Tratatutako horiek emakumeak dira gehienbat, 52 urtekoak batez beste, eta fibromialgia, bizkarreko mina edo migrainak izaten dituzte
  • Gasteizko Salburuko osasun-zentroan pilotaje gisa ematen
    da zerbitzua, eta Osakidetzako Lehen Mailako Arretako sare osora zabalduko da, min iraunkorra duten pazienteen asistentzia hobetzeko
  • Bihar, asteartea, Osakidetzak Minari buruzko Jardunaldia antolatuko du Bilbon, aurrerapenen berri emango da bertan

Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitateak, lehen jarduera-urtean, min kronikoren bat duten 768 paziente artatu ditu guztira; batez ere, fibromialgia, bizkarreko mina edo migraina dutenak. Osakidetzak 2023ko azaroan jarri zuen martxan zerbitzu hori esperientzia pilotu gisa, zehazki Gasteizko Salburuko osasun-zentroan, gerora Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzeko asmoz. Helburua da min iraunkorra duten pazienteen asistentzia hobetzea eta min hori ezabatzen saiatzea, edo, gutxienez, pairamena arintzea. Medikuek, erizainek eta fisioterapeutek osatzen duten Unitate aitzindari honek, Lehen Mailako Arretako zerbitzuak indartzen ditu. Hau da Osasun Sailaren helburua, pazientea ardatz hartuta.

Zerbitzu honetan tratatu diren pazienteen artean, gehienak emakumeak dira, 52 urteko batez besteko adina dutenak. Normalean, Lehen Mailako Arretako espezialistek deribatutako pazienteak izaten dira, bai Familiako Medikuntzatik, bai Erizaintzatik, baina ospitale-espezialitateetatik ere deribatzen dituzte, hala nola Erreumatologiatik, Traumatologiatik, Errehabilitaziotik, Minaren Unitatetik eta Neurologiatik.

Pazientea Minari Aurre Egiteko Unitatera iristen denean, elkarrizketa bat egiten zaio, eta, bertan, bere historia medikoa jasotzen da eta, galdetegi baten bidez, bere bizi-kalitatearekin lotutako hainbat alderdi ebaluatzen dira, bai eta minak egunerokotasunean nola eragiten dion ere. Informazioa bildu ondoren, esku-hartzea zertan datzan azaltzen zaio; taldeko esku-hartzea izaten da, gehienetan.

Zehazki, esku-hartzeak Minaren Zientziako Hezkuntzan (MZH) oinarrituta daude; fibromialgiaren edo bizkarreko minaren kasuan, ariketa terapeutikoarekin konbinatuta. Esku-hartzeak bi orduko 16 saio ditu. Migrainaren kasuan, esku-hartzeak 2 orduko 6 saio ditu.

Lehen urte honetan Araban Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitatean baloratutako 768 pazienteetatik, 189k dagoeneko amaitu dute tratamendua, eta 202, berriz, egiten ari dira.

MINARI BURUZKO JARDUNALDIA

Hain zuzen ere, aitzindaria den Arabako ESIko Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitate hau gai nagusietako bat izango da Osakidetzak bihar Bilbon abenduaren 3rako antolatu duen ekitaldian: Minari buruzko VII. Jardunaldia: Gaiari heltzeko ikuspegi berriak. Jardunaldiaren xedeetako bat da zabaltzea mina duen pertsonari arreta emateko begirada integrala eta diziplinartekoa, eta, hain zuzen ere, profesionalei, klinikoei zein kudeatzaileei zuzenduta dago.

Unitatea Lehen Mailako Arretako zerbitzu-zorroaren barruan dago, beraz, horren aurkezpena bertako profesionalek egingo dute: medikuek, erizainek eta fisioterapeutek. Horrez gain, minari psikologiatik, neurologiatik edo pazienteen esperientziatik bertatik heltzeari buruzko beste gogoeta batzuk ere entzun ahal izango dira jardunaldian.

Minari nola heldu jakiteko VII. Jardunaldiaren inguruko informazio gehiagorako, kontsultatu egitaraua:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/evento/cosk_vii_jor_dol/eu_def/adjuntos/VII-Jornada-Abordaje-del-Dolor-E-291124.pdf

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Taberna lehendakariordeak eta Maeztu kontseilariak VIDAAS inauguratu dute, bizitzak eraldatzeko teknologiak eta gizarte-berrikuntzak bat egiten duten zentro berria

VIDAAS Garapen Autonomo Aktibo eta Osasungarrirako Abangoardia eta Berrikuntzaren akronimoa da, eta zentroaren egoitza fisikoa…

1 hora hace

Nafarroako Artxiboak «Udazken Artximusikala» zikloa ospatuko du

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak «Udazken Artximusikala» zikloaren edizio berri bat antolatu du, erakundeak zaintzen dituen…

1 hora hace

Nafarroak 400 milioi euro baino gehiagoko Next Generation proiektuak gauzatu ditu irailean

Joan den irailaren 30ean, Nafarroak 400 milioi euro gainditu zituen Foru Komunitateari esleitutako Berreskuratze eta…

1 hora hace

Nafarroak antibiotikoen erabileraren optimizazioan inplikatutako talde guztien ziurtagiria amaitu du

Nafarroak, bere hiru osasun-eremuetan eta arlo guztietan, bai arreta komunitarioan, bai ospitaleetan, Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programen(PROA)…

1 hora hace

Nafarroak enpresa-trukea areagotu nahi du Txinarekin

María Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Foru Gobernuak Txinan duen ordezkaritzaren agenda ofizialari ekin dio. Bidaiaren…

1 hora hace