Categorías: albisteak-berriak

Tolosa, gizon bat atxilotu dute bizi zen etxean sute bat eragiteagatik


24_0664 Tolosa, gizon bat atxilotu dute bizi zen etxean sute bat eragiteagatik

Tolosa, gizon bat atxilotu dute bizi zen etxean sute bat eragiteagatik

Servicio de prensa

2024-12-02

Tolosako Udaltzaingoak 29 urteko gizon bat atxilotu du, ustez bizi zen eraikinari su emateagatik, eta barruan zeuden pertsonetatik gutxienez bi zauritu dira.

Gaur, goizeko 09:30ak aldera, Tolosako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Ibarralde auzoko etxe batean piztutako sute baten berri izan dute. Orain dela gutxira arte ez zen inor bizi etxebizitza horretan.

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta sutea itzali dute.

Agenteek gertatutakoaren berri jaso dute, eta sua piztu denean eraikinaren barruan zeuden bost pertsonak identifikatu dituzte. Horietako bik medikuaren laguntza behar izan dute, kea arnastu dutelako eta etxebizitzatik ihes egitean kontusioak izan dituztelako. Tolosako udaltzainek gizon bat atxilotu dute, sua piztea eta lesioak eragitea egotzita.

Atxilotua Oriako ertzain-etxera eraman dute, eta bertan, ertzainek beharrezko eginbideak ireki dituzte. Behin horiek amaituta, atxilotua epailearen esku utziko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten

25_0780 Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Unibertsitate Europarrarekin ikasleek Ertzaintzan praktikak egin ditzaten Segurtasun…

8 horas hace

Controlado el incendio desatado en Hondarribia

Un incendio declarado esta madrugada en las laderas que conducen al faro de Higer, en…

8 horas hace

ZINEBISKOPIO, una nueva sección de ZINEBI que reafirma su compromiso con una cultura accesible, inclusiva y transformadora

“Dos Iberias”, “Esa maravillosa niebla”, “Canciones para después de una guerra”, “La flor del almendro”…

8 horas hace

Murgia celebra la inauguración oficial de la Peña Zuia Athletic Club, la duodécima en Araba

Murgia vivió el pasado fin de semana una jornada cargada de emoción con la inauguración…

8 horas hace

Detenido un magrebí por cometer un robo con un objeto punzante en Tolosa

Agentes de la Ertzaintza han arrestado en Tolosa a un hombre de 28 años, de…

8 horas hace

El Alcalde de Bilbao recibe a la delegación de Jirisán organizadora del concierto por la Paz Mundial

Su objetivo es promover la paz, el entendimiento y la cooperación entre pueblos mediante conciertos,…

8 horas hace