Bilbao Zerbitzuak erakundeak, bigarren urtez jarrian, bat egingo du Zubietxe elkarteak, Libu liburu-dendaren proiektuaren bidez, Erribera Merkatuan, abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra, antolatutako liburu-bilketa solidarioarekin. Hala, nahi dutenek dagoeneko behar ez dituzten liburuak eraman ditzakete Erribera Merkatuko zenbait lekutan jarriko diren edukiontzietara, bigarren bizitza bat izan dezaten.
Liburuak biltzeaz gain, abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, abenduaren 12an bertan, eguerdiko 12:00etan, Zubietxe elkartetik giza-kate bat egingo da merkatutik liburu-dendara, liburuak lokarri gisa baliatuta. Ekintza horren helburua da gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak ikusaraztea eta benetako ikasketa-, lan- eta integrazio-guneen aldeko apustua egitea.
Hitzorduan hirugarren sektoreko hainbat elkartek, inguruko ikastetxeek eta Ibaiondo barrutiko herritarrek hartuko dute parte, baita Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok ere. Azken horrek gogorarazi duenez, “aurtengoa ekimen hau babestuko dugun bigarren urtea izango da, eta espero dugu kultura eta irakurketa lotura gisa darabiltzan sentsibilizazio- eta jasangarritasun-proiektu solidario honen erakusleiho eta sostengu izango dela”.
2015. URTEAZ GEROZTIK
Libu liburu-denda 2015ean sortu zen, Zubietxe elkartearen eskutik. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak zaintzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak hiru euroko arrazoizko prezioan saltzen ditu.
Urte hauetan zehar, idazketa- eta irakurketa-tailerrak, liburuen aurkezpenak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak eta zenbait hitzaldi egin dira, gizarte-sektore askoren parte-hartzearekin.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…