Categorías: albisteak-berriak

Bilboko Udalak eskaintza handiagoa egingo du ikasketa-geletan

Bilboko Udalak eskaintza handiagoa egingo du ikasketa-geletan, asteburuetan beste 466 leku eskainiz azterketa-aldian. Hala, bada, eskaintza gehigarri hori abenduaren 14an hasiko da eta otsailaren 16ra arte iraungo du (abenduaren 21ean, larunbata, izan ezik).

Leku gehigarri horiek uriko 8 barrutietako hainbat ekipamendutan eskainiko dira, alegia, Deustuko, Otxarkoagako eta Santutxuko udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Azkuna Zentroan, Txurdinagako kiroldegian eta La Perrera eraikinean, eta urtean zehar eskaintzen diren ohiko 581 lekuak osatzera datoz.

Larunbat eta igandeetan (goizez eta arratsaldez)

  • Deustuko Udaltegia, 09:00-21:00. 100 plaza. (Ekitaldi-aretoa, eraikinaren atzeko aldetik sartu behar da).
  • Santutxuko Udaltegia, 09:00-21:00. 102 plaza.
  • Azkuna Zentroa, 09:00-21:00. 72 plaza.
  • Txurdinagako kiroldegia: larunbatetan 09:00-21:00 eta igandeetan 09:00-18:45. 100 plaza.
  • La Perrera: larunbatetan 09:00-20:30 eta igandeetan 09:00-13:30 eta 16:00-19:30. 40 plaza.

Larunbatetan (goiz eta arratsaldez) eta igandeetan (goizez)

  • Otxarkoagako Auzo Etxea: larunbatetan 09:00-14:00 eta 16:00-21:00 eta igandeetan 09:00-14:00. 12 plaza.

Larunbatetan (goizez)

  • Bidebarrietako liburutegia: larunbatetan 10:00-14:00. 40 plaza.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

5 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

5 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

11 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

11 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

1 día hace