Categorías: albisteak-berriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaliten errekonozimendua jaso du, Zaintza HerriLab estrategian egindako gizarte-berrikuntzagatik

Gipuzkoako Foru Aldundia nazioarteko finalista eta Estatuko Quality Innovation Award (QIA) faseko irabazle izendatu berri dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileari balioa ematen dion mundu mailako errekonozimendua emanaz. Madrilen jaso zuen sari hark aitortza jaso du gaur Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan. Bertan, Aldundiak adinekoen arreta hobetzen duten tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena nabarmendu da.

Sari honek Gipuzkoak esparru sozialean proiektu berritzaileak bultzatzeko duen gaitasuna azpimarratzen du, Euskadin ez ezik, estatuan eta nazioartean ere erreferente bihurtuz. Zaintza HerriLab estrategiak, Aldundia buru dela, erakunde publikoen, hirugarren sektoreko erakundeen eta komunitatearen arteko lankidetza sustatzen du, beren etxeetan bizi diren adinekoen ongizatea bermatzeko. Gaur egun, lurraldeko 17 udalerritan martxan dagoen ekimena da hau.

Maite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, adierazi du: «nire esker ona azaldu nahi dizut, ilusio berezia egin baitigu, errekonozimendua batez ere hemen, etxean, jaso izanak. Gipuzkoan eta Euskadin industria-berrikuntzarako eta berrikuntza ekonomikorako dugun gaitasunagatik aintzatesten gaituzte, baina sari honek fokuan jartzen du esparru horietatik haratago doan zerbait: Zaintza HerriLab Estrategia bezalako gizarte-ekimen baten potentzial berritzailea. Proiektu hau ikuspegi esperimentaletik eta gobernantza kolaboratibotik sortu da, eta tokiko zaintza-ekosistema berriak bultzatzen jarraitzea du helburu».

Berrikuntza nabarmentzeko espazioa

Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Sarien Galan, Brontze, Zilar eta Urrezko sariak jaso dituzten 21 erakunde saritu dira, eta 50 diploma eman dira Kudeaketa Aurreratuaren Diplomaren, Kudeaketa Aurreratuaren Aitorpenen eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren kategorietan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaz gain, Euskalitek Quality Innovation Award (QIA) estatuko faseko beste bost euskal irabazleak ere aitortu ditu gaur, berrikuntzan duten lidergoa azpimarratuz. EUSKALIT, Innobasque eta Ihobek parte hartzen duten nazioarteko sari honek erakunde eta herrialdeen lehiakortasuna areagotzea du helburu, estatuan eta nazioartean ebaluazio-prozesu zorrotz baten bidez.

QIA Sariaren irabazleak:

Estatuko fasean saritutako sei proiektuek berrikuntza nabarmenak dituzte hainbat sektoretan:

  • Mikroenpresen eta startupen berrikuntza kategoria:
  • SURPHASE: Bikaintasun operatiboa gatzgabetzeko plantetan sentsore ez-inbaditzaileen teknologia disruptiboaren bidez, mintzen garbiketa denbora errealean optimizatzea.
  • Osasun-sektoreko berrikuntzaren kategoria:
  • MIKROBIOMIK HEALTH COMPANY S.L.: Clostridium difficile bidezko infekzioak antibiotiko konbentzionalik gabe tratatzeko hesteetako mikrobiotan oinarritutako MBK-01 sendagai biologikoaren garapena.
  • Sektore publikoko berrikuntzaren kategoria:
  • Gipuzkoako Foru Aldundia: Zaintza HerriLab Estrategia, zaintzarako tokiko ekosistemak sustatzen ditu, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Sektore publikoko akzesita:
  • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE): Itzuli itzulpen automatikorako tresna.
  • Akzesita ekonomia zirkularrean eta zero karbonoaren aztarna:
  • Polykey Polymers, S.L.: PET birziklatze kimikoko sistema.
  • Hezkuntza berriztatzeko akzesita:
  • San Luis Zentroa: MenTek-AI proiektua, ikaskuntzari aplikatutako adimen artifizialeko berrikuntza.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

3 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

3 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

9 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

9 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

1 día hace