Categorías: albisteak-berriak

Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela

Honela aurkeztu du Iñigo Burguik kartela:

«Kartelaren kontzeptualizazioaren bihotzean, dualtasun handi bat dago: ekitaldiaren izaera komertziala nahiz haren mezu sozial sakonagoa islatzen ditu, biak ala biak.

dFeriak, arte eszenikoetarako derrigorrezko topaguneak, ezinbesteko funtzioa dauka antzerki-ekosisteman. dFerian, erosleek eta saltzaileek topo egiten dute, antzezlanak erakutsi egiten dira eta merkataritza-erabakiak tentu handiz hartzen dira. Programatzaileek proposamen guztiak ebaluatzen, konparatzen eta aztertzen dituzte, eta etorkizuneko programazioetan eragina izango duten erabakiak hartzen dituzte.

Aurtengo edizioko goiburuak (Esplotazioa) esplotazio-sistema hauek bereizgarri dituzten kontrol- eta zaintza-mekanismoak esploratzera eraman ninduen. Etengabeko behaketa, zaintzen eta kontrolatzen duen begirada, ezinbesteko tresna orwelliarra da. Giza ongizatearen kontura efizientzia maximizatu nahi duten gainbegiratze-sistemetan gauzatzen da zaintza hori.

Bi kontzeptu horiek, bat egiten dutenean, Behatzeko egintzan gauzatzen dira. Kartelean ugarituta eta distortsionatuta ageri den begiak bi gauza irudikatzen ditu: batetik, merkatu artistikoaren begirada ebaluatzailea eta, bestetik, esplotazio-sistemen nonahiko zaintza. Tratamendu bisualak dualtasun hori indartzen duen tentsioa sortzen du. Gainera, hausnartzeko bide ematen duten esanahi-geruzak sortzen ditu.

Begiaren errepikapen kaleidoskopikoak behatze-geruza horiek irudikatzen ditu: begirada komertziala, zaintza sistematikoa, proposamen artistikoen publikoen begiradak. Hartara, efektu kezkagarri bat sortzen du, nork nor behatzen duen zalantzan jartzen duena.

Kartelak informatzeko eta komunikatzeko balio du, baina ez horretarako bakarrik: iruzkin sozialeko pieza bat ere izan nahi du. Azken irudiak, kultura-ekitaldi bat sustatzeaz gain, artearen munduko eta, orokorrean, gizarteko botere- eta behatze-dinamikei buruz hausnartzeko bide ematen digu.

Proposamen bisual honek azoka baten berezko alderdi komertziala eta kritika sozial sakonagoa bateratu nahi ditu. Horretarako, sektoreko profesionalekin nahiz publiko orokorrarekin berdin-berdin mintzatzen den elkarrizketa bisual bat sortzen du. Mundu (artistiko) garaikidearen konplexutasunak eta kontraesanak islatzen dituen ispilua da, bada».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

6 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

6 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

12 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

12 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace