Categorías: albisteak-berriak

Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra – SPRI

Spyro Software Donostiako ETE bat da, eta 40 urte betetzear da. Lau hamarkada horietan enpresen prozesu guztietarako digitalizazioa eskaini du. Prozesu industrialetan espezializatutako ERPa dute, eta fakturazioaren %15 I+Gra bideratzen dute. Etorkizunean adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren, etengabeko berrikuntzaren eta talentua zaintzearen erronkei egin beharko diete aurre.

1985ean sortu zen konpainia enpresei ERP produktua eskaintzeko, prozesu guztiak kudeatzen laguntzen dien softwarea.” Enpresaren bihotz adimenduna eta datu guztien gordailu ofiziala da”, azaldu du Maialen Eguino Oteiza Spyro Softwareko kudeatzaileak. Enpresak, bestalde, enpresa-prozesuak optimizatzeko aukera ematen duten irtenbide gehigarrien ekosistema du. Horien artean, datuen ustiapena edo plataformak hirugarrenekin integratzea.

Orain dela bost urte Spyro TSSn (Total Specific Solutions) txertatu zen, software-enpresen elkarte europarrean, eta merkatuan haien posizioa indartzeko balio die.

Dagoeneko 60 langile dituzte; horietatik % 55 gizonezkoak dira eta % 45 emakumezkoak. Hain zuzen ere, “ez da ohiko datua gizonezkoak gehiengo dituen sektore batean”. Urteko fakturazioa 5 milioi euro baino gehiagokoa izango da aurten.

I+G gakoa da enpresarentzat, eta hori erakusten du urteko irabazien % 15 horretara bideratzeak. “Historikoki egin dugun zerbait da, eta etorkizuneko berrikuntzaren gure bermea da”.

Euskadi eta Nafarroa

Haien merkatua Euskadi eta Nafarroan dago nagusiki. “Halere, Espainian ere operatzen dugu banatzaileen bidez, eta gure bezeroei laguntzen diegu nazioartekotzean. Haien bidez, 15 herrialde baino gehiagotan gaude”.

Dagoeneko ERPn txertatzen ari diren adimen artifiziala aplikatzea eta beste aplikazio batzuk dira etorkizuneko erronkak. “Algoritmoen garapen-proiektu bat gauzatu dugu plangintza-tresnetan, eskariaren aurreikuspenetan eta salmenta gurutzatuetan. Era berean, keinuetan eta ahotsean oinarrituta jarraibideak ematera zuzendutako Jakintek izeneko programa abiatu dugu ekoizpen-lantegietan erabiltzeko”.

Zibersegurtasuna eta datuen babesa ere erronka garrantzitsua da. “ISO27001 dugu, eta kide garen enpresa-taldeak gidatzen duen segurtasun-marko zorrotz batean ari gara lanean”. Bestalde, etengabeko berrikuntza –“egin ezean atzean geldituko gara”- eta talentuaren kudeaketa dira beste erronka batzuk. Azken hori ezinbesteko alderdia da teknologiaren sektorean, lehiakortasuna eta berrikuntza giza kapitalak baldintzatzen baitu.

Spyro bere 40. urteurrenaren hurrengo jarduerarako prestatzen ari da, kongresu bat antolatzen ari baitira. “Merkatuan 40 urte egitea lorpen bat ez ezik, gure bezeroekin batera eraikitako ahalegin, inbertsio eta konpromisoaren erakusgarri ere bada. Eta digitalizazioak eskaintzen dituen aukerekin beste 40 urtez ere jarraitzeko ilusioa dugu. Enpresen partner teknologikoa gara”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

3 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

3 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

9 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

9 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

1 día hace