Categorías: albisteak-berriak

Amorebieta-Etxano, atxilotu bat furgoneta bati su ematen saiatzeagatik

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Amorebieta-Etxanon, sute bidezko kalteak eragitea egotzita. Polizia-patruilak su-itzalgailua hustu du, aparkatuta zegoen furgoneta baten atzealdean piztutako sua itzaltzeko.

Gaur, larunbata, goizaldeko 04:30ean, Herritarren Babeserako patruila bat Amorebieta-Etxanoko Ogenabekoa auzora joan da, persona bat, aparkatuta zegoen furgoneta bati su ematen saiatzen ari zenaren abisua jaso ondoren. Poliziak azkar jardun du su-itzalgailu batekin, ibilgailuaren atzealdean zegoen sua itzaltzeko.

Patruila ingurura iritsi denean, ustezko egilea furgonetatik gertu ikusi dute, eta ihes egiten saiatu da. Bistatik galdu gabe, beste agente bat atzetik joan zaio eta harrapatu egin du. Susmagarriak zauriak zituen aurpegian, bart bertan eraso fisiko batean parte hartu baitzuen. Pertsonaren gauzen artean, metxeroa atzeman diote ertzainek, delituaren froga gisa. Jarraian, atxilotu egin dute, kalteak eragitea egotzita.

Ertzain-etxean polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utziko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

8 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

8 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

14 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

14 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace