24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon
Prentsa zerbitzua
2024-12-20
Gizon bat hil da gaur arratsaldeko hiru eta erdiak aldera A-124 errepidean, Lantziegoko udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripu batean.
Gaur arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, A-124 errepidean zihoazen bi autok eta furgoneta batek istripua izan dute Lantziegoko udal-barrutian.
Bidea itxita geratu da bi noranzkoetan, larrialdietako zerbitzuek zaurituak artatzen zituzten bitartean. Lau pertsona Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, eta 32 urteko gizon bat, ibilgailuetako bateko bidaiaria, bertan hil da.
Errepidea 18:00etan ireki dute, garbiketa lanak amaitu ostean.
Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…
Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…
Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…
Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…