24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da
Prentsa zerbitzua
2024-12-23
Gaur goizean Bermeoko Artika auzoko baserri batean, atzo arratsaldean eraikina kolapsatu zuen sute baten ondorioz, hondakinak kentzeko lanetan ari zirela pertsona baten gorpua aurkitu dute suhiltzaileek.
Atzo arratsaldeko bostak aldera, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak Bermeoko Artika auzoan hasi zen sute batera mobilizatu ziren. Sutea arratsaldeko zazpiak aldera kontrolatzea lortu zuten. Egiturak jasan zituen kalteak eta horrek eragiten zuen arriskuaren ondorioz ezin izan ziren eraikinera sartu beharrezko egiaztapenak egiteko.
Gaur goizeko lehen orduan hasi dira hondakinak kentzeko lanak, eta hamabi eta erdiak aldera pertsona baten gorpua aurkitu dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbehar horren nondik norakoak argitzeko.
Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…
Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…
Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…
Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…