Categorías: albisteak-berriak

EIA21ek gas berriztagarrietara eta energia garbietara bideratutako proiektuen ingeniaritzan jarri du arreta

EIA21 enpresaren ibilbidea duela 40 urte baino gehiago hasi zen, Bizkaiko eta Tarragonako industria-esparruko ingeniaritza-beharrei erantzuteko helburuarekin. Gaur egun, gas berriztagarrietan eta energia garbietan oinarritutako proiektuak garatzen ditu, ez bakarrik Espainian, atzerrian ere bai. 

Erandion egoitza duen enpresak ingeniaritza-zerbitzuak eta baliabide teknikoak eskaintzen ditu, oinarrizko eta xehetasunezko ingeniaritzako proiektuen kudeaketa, jabetzaren ingeniaritza, eraikuntzaren ikuskapena eta martxan jartzea barne. Iñigo Puertollano Abascal EIA21eko zuzendari komertzialaren arabera, “gure 150 profesional baino gehiagoko plantillak, ingeniariak eta diseinatzaileak kontuan izanda, gure bezeroek behar dituzten garapen-eremuak estaltzen ditu”. Prozesu industrialen ingeniaritza, ekipo mekanikoak, obra zibila, egitura metalikoak, hodiak, malgutasuna, elektrizitatea, instrumentazioa eta kontrola eta BIM Management garatzen ditu Low Carbon Solutions, gas berriztagarriak, energia, kimika, ura, meatzaritza eta planta industrialen sektoreetan. 

Gas berriztagarrien proiektuei dagokienez, hainbat lerro gauzatzen ditu. Elektrolizagailuen bidez hidrogeno berdea ekoizteko oinarrizko ingeniaritza-proiektuak eta inbertsio-azterlanak garatzen ditu. Aldi berean, “upgrading sistemetako hainbat teknologorekin elkarlanean ari gara, abeltzaintzako hondakinetatik biometanoa ekoiztera bideratutako proiektuak garatzeko”, dio Iñigo Puertollano Abascalek. Halaber, bezeroekin batera, biometanoa ekoizteko proiektuen xehetasunezko ingeniaritzako proiektuen garapenean parte hartzen du, ekoizpen-ahalmen handikoak. Gainera, oxigenoa ekoizten eta banatzen duten enpresekin hainbat lankidetza ditu zabalik, “gas berriztagarrietara bideratutako ingeniaritzaren garapenean ditugun gaitasunak osatzen dituen arloa”. 

EIA21en negozio-ildo nagusiak honako hauek dira: EPCM modalitateko industria-instalazioen proiektuetan ingeniaritza-zerbitzuak garatzea, erosketak eta kontratuak kudeatzeko lanak barne; eta obrako zerbitzuak ematea, hala nola zuzendaritza fakultatiboa, plangintza, langileen hautaketa, materialen hornikuntza, erosketen kudeaketa, kostuak, industria-segurtasuna, kalitatea, obraren ikuskapena eta gainbegiratzea. 

Bere bulegoak penintsulan zehar banatuta daude –Estatu mailan Bilbon, Tarragonan eta Madrilen, baina baita Portugalen ere– eta mundu osoan eskaintzen ditu bere zerbitzuak. “Espainiako inbertsioen moteltzeak”, zuzendari komertzialak azaldu duenez, bultzatu zuen EIA21 atzerrian aukera berriak bilatzera. Gaur egun, besteak beste, Indonesia, Alemania, Bolivia, Mexiko, Erresuma Batua eta Qatarren burutzen ditu proiektuak. 

Etorkizunari begira, gas berriztagarriekin eta erregai sintetikoen ekoizpenarekin lotutako proiektuen garapenean erreferentziazko ingeniaritza izan nahi du. Hori lortzeko, “industria-teknologia berri bat garatzen ari gara, datozen urteetan asko erabiliko dena, egungo industriaren karbono-aztarna murriztera bideratuta”, amaitu du Iñigo Puertollano Abascalek. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

12 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

12 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

18 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

18 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace