Bizkaiko Foru Aldundiak beste dirulaguntza-deialdi publiko bat jarri du abian, 1.095.680 eurokoa, 2025ean Bizkaian bizi diren eta desgaitasunen bat dutenei arreta emateko eta pertsona horiek gizarteratzeko ekintzak garatzen dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeentzat.
101 milioi eurotik gorako laguntza horiek Gizarte Ekintza Sailak bideratuko ditu aurten desgaitasunaren esparrura. Diru horren bidez, Aldundiak lurralde inklusibo bat eraikitzeko konpromisoa sendotzen du, desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien autonomia, parte-hartzea eta bizi-kalitatea sustatzearren.
Dirulaguntza horiek desgaitasuna duten pertsonek edota haien familiek osatutako erakunde eta elkarteetara bideratuta daude, eta funtsezko jarduerak babesten dituzte, hala nola:
Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko eta pertsona horiek gizarteratzeko 2025erako diru-laguntzak epe honetan eskatu ahal izango dira: urtarrilaren 20tik martxoaren 31ra.
Diru-laguntzen lerro hori bat dator Desgaitasuna duten Pertsonen Partaidetzarako eta Bizi Kalitaterako Planarekin, Foru Aldundiak eta sektoreko elkarteek elkarrekin diseinatutakoa. Planaren helburua da baldintzak sortzea desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta autonomia pertsonal handiena lor dezaten, jendartean modu aktiboan parte har dezaten eta mendekotasun-egoerak saihets ditzaten. Era berean, bizitza independente baterako zubiak bultzatzen ditu, banakako erabakiak errespetatuko dituzten sare pertsonalizatuen laguntzarekin.
Ertzainek 59 urteko gizon bat atxilotu dute, kalean emakume bati, bere gauzak lapurtzeko, eraso egitegatik.…
El debut oficial de la Euskal Selekzioa en el panorama internacional ya tiene fecha: el…
La Semana sin Humo que se está celebrando esta semana ha propiciado que el Departamento…
Bi lerro daude eta denetara 70.000 euro dira; eskaerak aurkezteko epea ekainaren 6an itxiko da.…
Imanol Pradales lehendakariak eta Maider Etxebarria alkateak eman dute jakitera akordioa, eta gutxienez 26 milioi…
Se elevará un metro la altura prevista de las pantallas (4 m) y se añadirá…