Categorías: albisteak-berriak

Bizkaitarrek nota altua eman diote gure lurraldeko bizi-kalitateari eta jarrera positiboa dute etorkizunari begira

Herritarrek «oso ondo» nota eman diote gure lurraldeko bizi-kalitateari; zehazki, 7,79 puntu eman dizkiote 10etik eta, hala, aurreko urteko nota ere hobetu da, Bizkaiko Foru Aldundiak aldian-aldian egiten duen iritzi-azterketaren arabera. Etorkizunari dagokionez ere baikor agertu dira (6,61 puntu 10etik).

Azaroaren 25etik 29ra foru-erakundeak egindako inkestan, zeinetan mila telefono-dei egin baitziren, agerian geratu zen ekonomia eta enplegua une onean daudela, 6,5 eta 6,05 puntu lortu baitzituzten, hurrenez hurren. Horrez gain, inkesta erantzun zutenek antzeko egoera edo hobea iragarri dute hurrengo urteari begira, bai ekonomiari dagokionez (% 72,4), bai enplegagarritasunari dagokionez (% 74).

Antzemandako arazo nagusien artean, bat-bateko galderen bidez nabarmendu dute honako hauen sustapena: jarduera ekonomikoa nahiz enplegua (% 38,4), etxebizitza (% 33,8), herritarren segurtasun-falta nahiz delinkuentzia (% 23,9) eta osasuna (% 20,8). Hori dela-eta, herritarren ustez (% 28,4) honako hauek izan behar dira foru-kudeaketaren lehentasunak hurrengo bi urteetan: langabeziaren aurkako borroka, desberdinkeria eta gizarte-bazterkeria.

Baloraziorik onena duen erakundea

Bizkaiko Foru Aldundiak bere horretan jarraitzen du baloraziorik onena duen euskal erakunde gisa, 10 puntutik 6,52 puntu eskuratu baititu, Eusko Jaurlaritzaren (6,42) eta inkesta bete duten pertsonen bizileku diren udalerrietako udalen (6,28) aurretik. Halaber, Europar Batasunari (4,92) eta Espainiako Gobernuari (4,64) ematen zaien puntuazioa baino nabarmen altuagoa du.

Ildo beretik, herritarrek Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiari buruz duten ezagutza-maila aztertu da. Horren harira, urtebete eta sei hilabete igaro dira jada karguaz jabetu zenetik eta herritarren % 53,8k ezagutzen dute Etxanobe; hala, hamar ehuneko-puntu baino gehiago igo da aurreko urtearekin alderatuta. Ahaldun Nagusiaren lana eta kudeaketa baloratzeko, herritarrek 10etik 6,35 puntuko nota eman dute.

Hauteskundeak

Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdi politikoek egiten duten lana ere aztertu dute herritarrek eta EAJk batez beste 5,67 puntu lortu ditu, EH Bilduk 5,32, PSEk 4,44, Elkarrekin Podemosek 3,70 eta PPk 2,27.

Inkesta honetan, parte-hartzaileen boto-asmoari buruzko galderak ere jaso dira. Hauteskundeen azterketa horren arabera, EAJren emaitza hobetuko litzateke eta % 41,4 lortuko luke; EH BILDUrena ere hobetuko litzateke % 26,3 lortuko bailuke; eta gainerako alderdiei dagokienez, aldiz, jaitsiko litzateke: PSE-EEk % 16 lortuko luke, PPk % 7, eta Elkarrekin Podemosek % 5,9.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute

25_0359 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute Euskadiko…

22 mins hace

Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik

25_0358 Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda…

3 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Derion, kutxazain automatiko bat behartzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo lapurreta-delitu bat egotzita, Derioko Arteaga auzoko banku-sukurtsal bateko…

3 horas hace

Ertzaintzak duela bi urte Hondarribian lapurtutako erloju bat itzuli dio jabeari

Gama altuko erlojua, 30 000€ ingurukoa, Ertzaintzako hainbat unitatek, besteak beste Kanpo Lankidetzarako Unitateak eta…

6 horas hace

Euskal Poliziak abiaduraren kontrola indartuko du Euskadin

• Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berria egingo du Euskadiko bide-sarean maiatzaren 26tik 30era • 2024an, trafiko-istripuetan…

6 horas hace

Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin ihes egiten saiatzeagatik

25_0356 Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin…

6 horas hace