32 milioi bidaia baino gehiago erregistratu ditu aurreko urtetako markak hautsiz
2024. urtea Dbusek bere historia osoan bidaien marka hautsi duen urtea izan da. Guztira 32.026.966 bidaia erregistratu dira, hau da, bidaiarien %8,20ko hazkundea 2023koaren aldean, orduan 29.599.122 bidaia erregistratu baitziren.
Behin-behineko zifra horien arabera, 2024. urtea lehen postuan dago urtebetean egindako bidaien rankingean, Konpainiak Donostiako udalerrian zerbitzuak eskaintzen dituenetik:
– 2024. Urtea: 32.026.812 bidaia
– 2023. urtea: 29.599.122 bidaia
– 2019. urtea: 29.583.538 bidaia
– 2011. urtea: 29.216.698 bidaia
– 2018. urtea: 29.168.773 bidaia
Lehenen aldiz Dbusen historian 30 milioiko zifra gainditu da, modu azpimarragarrian gainera, 32 milioi bidaia baino gehiago erregistratu dira eta. Erabilera-indize hau ikusgarria da kontuan izanda 190.000 biztanle inguru besterik ez dituela gure hiriak, Europa mailan diren erabilera-ratio handienetako bat lortuz.
Gainera, garrantzitsua da azpimarratzea Dbusen zerbitzuen erabilerak lanegunetan zein larunbat, igande eta jaiegunetan egin duela gora, baita Gautxori zerbitzuetan ere.
Linea erabilienak 2024an:
Hiri autobusak gehien erabili diren hilabeteak izan dira:
Beraz, 5 hilabete horiek Donostiaren historian hiriko autobus zerbitzua gehien erabili den 5 hilabeteen artean daude.
Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira:
Datu horiekin, Dbus herritarrek eta bisitariek gehien aukeratzen duten garraiobide gisa finkatzen da, hiri garraioaren sektorean erreferentziazko enpresa bihurtuta. Horretaz jabetuta, Dbusen 2025 osoan lanean jarraituko dugu donostiarren konfiantza hobetzeko.
Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…
Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…
Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…
Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…