Categorías: albisteak-berriak

Foru Gobernuak Nafarroa Markaren Mahaia sortu du lurraldearen etorkizunari buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatzeko, talde politiko guztietako ordezkariekin

Foru Gobernuak Nafarroa Markaren Mahaia sortzea erabaki du, lurraldearen etorkizunari buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatzeko eta ezarritako helburuen betetze-mailaren jarraipena egiteko sortutako zeharkako partaidetzarako organoa. Gobernuak Parlamentuko talde politiko bakoitzeko ordezkari bana gonbidatuko du foro horretan parte hartzera, baita une jakin batzuetan aholkularitza espezializatua lortzeko beharrezkoak izan daitezkeen profesional adituak ere.

Nafarroa Markaren Mahaia izen bereko proiektua indartzeko helburuarekin sortu da, lurraldearen lehiakortasuna areagotu eta Foru Komunitate eta Europako eskualde gisa duen posizionamendua bultzatzearren. Organo hau sortzeko Gobernu-akordioan adierazi bezala, “Mahai honen helburu nagusia da informazioa, analisia, hausnarketa eta proposatzeko gaitasuna lantzea, Nafarroa Marka gure autogobernua hobetzeko etorkizuneko tresna moduan hartuta, proiekzio instituzional eta zibikotik”.

Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak nabarmendu du Mahai hau sortuta “adostasun eta iraunkortasun handiagoa lortu” nahi direla Nafarroa Marka berriak dituen helburuen inguruan.

Mahaia Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuari lotuta egongo da, Foru Komunitatearen irudi instituzionala babesteko, garatzeko eta sustatzeko ardura duen arloa izanik. Exekutiboaren aldetik, organo horretan parte hartuko dute Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, lehendakariordeek, Nafarroako proiekzio instituzionalaz arduratzen den Departamentuko kontseilariak eta arlo horretako zuzendari nagusiak. Organoa osatzeko, Parlamentuan ordezkaritza duen talde politiko bakoitzak bere borondatez izendatuko ditu pertsonak.

Nafarroa Marka proiektuaren analisi, jarraipen eta hobekuntzako funtzioak

Mahaiari esleitutako funtzioen artean aipatzekoak dira Nafarroa Marka proiektua aztertzea eta horren inguruan hausnartzea, gauzatzeari eta ebaluatzeari buruzko informazioa jasotzea, proiektua bultzatzea eta jarduketa- edo hobekuntza-proposamenak egitea. Organoa urtean hirutan bilduko da, modu arruntean.
Modu horretan, Nafarroa munduan birkokatzeko eta eskualde berritzaile, berdintasunezko eta iraunkor moduan garatzeko beste aurrerapen bat egiten ari da Foru Gobernuaren estrategia berria.

‘Gauzak egiteko dugun modua’ lelopean, Nafarroa Markaklurraldeko  garapen sozio-ekonomikoaren alde lan egiten duten eragile guztien lankidetzarako eta proiekziorako gunea izan nahi du. 2024. urtean zehar,  proiektua hainbat forotan aurkeztu dute, Foru Komunitatearen barruan nahiz Estatuan eta Europan, Nafarroan eta Nafarroatik kanpo goi-mailako preskriptoreak erakartzeko helburuarekin, talentua, inbertsioak eta aukera berriak erakartzen lagun dezaten. Lurralde-marka gisa dituen indarguneen artean, honako hauek nabarmentzen dira proiektuan: Nafarroako industria eta nekazaritzako elikagaien sektorearen potentziala, puntako hezkuntza-sistema, sistema biomediko aurreratua, berrikuntza-plataforma, aberastasun naturala, sustrai kultural sakonak eta bizi-kalitate handia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao organiza presentaciones literarias e iniciativas culturales con motivo de la Feria del Libro

Bidebarrieta Kulturgunea acoge las citas del 27 de mayo al 9 de junio, a las…

15 horas hace

Muere un trabajador al precipitarse desde el tejado de un edificio en Bilbao

Hoy se ha registrado una nueva muerte en accidente laboral en Bizkaia. Una persona que estaba…

15 horas hace

Bilbao cuenta con el contenedor más «productivo» del Estado, situado en la Plaza del Ensanche

En 2024, cada bilbaino depositó en el contenedor verde unos 26,5 kg de envases de…

15 horas hace

La Reserva Ecoturista de España Verde es el mayor corredor de ecotouring del país

El Museo Casa de la Moneda de Madrid ha acogido el estreno de la Reserva Ecoturista…

15 horas hace

El Athletic Club se medirá al PSV Eindhoven en un partido amistoso

Los leones se medirán al exigente PSV Eindhoven, campeón de la Eredivisie, en un partido…

15 horas hace

Emre Yilmaz, campeón de la eChampions League

El gamer de la Real Sociedad Emre Yilmaz se ha proclamado campeón de la eChampions League,…

15 horas hace