Categorías: albisteak-berriak

Langabeen kopuruak behera egin du berriro Euskadin eta Gizarte Segurantzak beste errekor historiko bat izan du

  • EAEk 1.613 afiliatu irabazi ditu abenduan, eta 1.024.511rekin itxi du 2024a. Langabeziak behera egiten jarraitzen du eta urteko azken hilabetean 514 langabe gutxiago erregistratu dira
  • 57.504 kontratu berri sinatu dira, % 20 mugagabeak, eta kopuru hori egonkor mantendu da lan-erreformaren ondoren

2024a datu onekin amaitu da Euskadin enplegua sortzeari eta afiliazioari dagokienez; izan ere, abenduan Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen maximo historiko berri bat erregistratu zen, eta joera hori finkatua eta egonkorra izan da azken hilabeteetan. Urtea ixtean, 1.024.511 afiliatu erregistratu dira EAEn, azaroan baino % 0,16 gehiago.

Gainera, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuek Eusko Jaurlaritzaren lana indartzen dute: langabezia jaitsi egin zen berriro abenduan, 514 langabe gutxiago erregistratu dira, aurreko hilean baino % 0,48 gutxiago, eta, guztira, 107.380 langabe zeuden. Era berean, 57.504 kontratu berri erregistratu ziren, aurreko urtearen aldean, % 5,7; horietatik % 20 mugagabeak dira, ia lautik bat.

Hirugarren hilabetez jarraian, urte arteko saldo negatiboarekin

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoetan erregistratutako langabeen kopurua 514 pertsonatan murriztu da, alegia, % 0,48 jaitsi da, eta zenbaketa orokorra 107.380 pertsonakoa da, hau da, ezaugarri horiek dituen hilabete bateko kopururik txikiena 2008tik. Abenduan langabeziak behera egiteko joera hori mantendu egin da 2012tik. Gainera, urte arteko saldoaren bilakaerak erakusten du % 0,37 jaitsi dela (399 langabe gutxiago) iazko abenduko kopuruekin alderatuta, eta horrek esan nahi du urte arteko saldoa negatiboa izan dela hirugarren hilabetez jarraian.

Emakumeenak izan dira 2024an erregistratutako kontratuen erdiak baino gehiago (% 51,1), baina kopuru hori handiagoa da lanaldi partzialeko kontratuetan (% 46,1). 45 urtetik gorakoak izan dira, bestalde, urte arteko igoerarik handiena izan dutenak, balio erlatiboetan (% 7,96). Jardueraren arabera, aurten eraikuntzaren sektorea nabarmendu da saldorik onena izateagatik, bai kopuru absolutuetan (-422), bai erlatiboetan (-% 6,72).

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean lanean jarraitzen dugu lan bila dabiltzan pertsona guztiek beren helburua lor dezaten. Horretarako, enplegu-politika aktiboen aldeko apustua indartuko dugu, bai eta EAEko ekonomia-ehunaren premiei erantzutea lortzearen aldekoa ere. Izan ere, sare hori dinamikoa da oraindik, aurreikuspen ekonomiko onak dituen testuinguru batean, nahiz eta nazioartean ziurgabetasuna egon. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldo udako kirol kanpaina abian da

La temporada de verano en Barakaldo Kirolak  ha comenzado este domingo, 1 de junio y…

43 mins hace

Ez zaio kargu hartu Euskadiko Zainketa Aringarrien zerbitzuaren jarduerarekin lotuta inori

OHAR ARGIGARRIA OSAKIDETZAk argitu du ez ziola kargu hartu Euskadiko Osasun Zerbitzu Publikoko zainketa aringarrien…

43 mins hace

Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren Patronatuak Eusko Jaurlaritzari Asisko San Frantzisko elizako konponketa-lanak kontratatzea agintzea erabaki du

Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren Patronatuak erabaki du Eusko Jaurlaritzari agintzea Asisko San Frantzisko eliza konpontzeko…

43 mins hace

Imanol Pradalesek euskal gastronomia goraipatu du, Euskadiren nazioarteko proiekziorako balioa eta enplegua sortzen baitu

Getarian egin da ‘Euskal Gastronomiaren Topaketa’, sektoreko 300 profesional baino gehiagoren parte-hartzearekin Jardunaldiak María José…

43 mins hace

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren

25_0382 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Lemoan etxebizitza bat okupatzen saiatu ondoren Ertzaintzak gizon bat…

16 horas hace

Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean

25_0383 Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon drogaren aurkako operazio batean Hiru pertsona atxilotu dituzte Lezon…

16 horas hace