25_0010 Barakaldo, Ertzaintzaren patruila batek gizon batek beste bati arma zuri batekin eraso egitea saihestu du
Prentsa Zerbitzua
2025-01-05
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Barakaldon, lesio-delitu bat egotzita. Polizia-patruilak esku hartu du erasotzaileari labana bat kentzeko, kalean beste gizon bati erasotzen ari zitzaionean.
Gertakariak gaur, igandea, izan dira, 05:30ean, Barakaldoko Zaballa kalean. Herritarren Babeserako patruila bat bi gizonek kalean izandako borrokaren lekuko izan da, eta agenteek azkar esku hartu dute erasoak jarrai ez zezan.
Gizonetako batek labana bat zuen eskuan, eta beste gizona zauritzen saiatzen ari zen. Ertzainetako batek bere polizia-makilarekin erasotzailearen eskua jo behar izan du arma zuria kentzeko. Jarraian, erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak.
Biktimak, beste gizonak, ebaki sakona jasan du ezker eskuan borrokan, eta lehen osasun-laguntza jaso du gertakarien tokira bertaratutako anbulantzian.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi arte.
Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…
A pesar de que Eguzki lleva tiempo pidiendo que se retiren las toneladas de basura…
Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…
FINAL EUROPA LEAGUE EN BILBAO. BALANCE DEL ALCALDE Egun on guztioi, Como a muchos athleticzales, me…
Sari banaketa maiatzaren 24an, 12:00etan, Udaletxean egingo da Donostiako Udalak. Euskara Zerbitzuaren bitartez, Koldo Mitxelena…
Aurten Donostia Kirolaren laguntza izango du eta besteak beste, Joan Manuel Serrat, Grison, Laura Ferrero,…