Categorías: albisteak-berriak

Vitoria-Gasteiz, aparkatuta zegoen ibilgailu batetik lapurtu berria zuen banku-txartel bat erabili ondoren atxilotu dute iruzurra leporatuta


25_0016 Vitoria-Gasteiz, aparkatuta zegoen ibilgailu batetik lapurtu berria zuen banku-txartel bat erabili ondoren atxilotu dute iruzurra leporatuta

Vitoria-Gasteiz, aparkatuta zegoen ibilgailu batetik lapurtu berria zuen banku-txartel bat erabili ondoren atxilotu dute iruzurra leporatuta

Prentsa Zerbitzua

2025-01-08

Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo gauean Gasteizen, banku-txartelarekin iruzur egitea eta ibilgailu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ertzainek lapurtutako txartelarekin hainbat zordunketa egin ondoren atxilotu zuten gizona.

Ertzaintzak atzo arratsaldeko azken orduan jakin zuen Gasteizko Arriaga-Lakua auzoan aparkatuta zegoen auto batean indarra erabiliz lapurreta egin zutela. Lapurrak leiho bateko kristala hautsi zuen, eta diru-zorro bat zuen poltsa bat eta ordenagailu eramangarri bat zuen motxila bat lapurtu zituen.

Gertaera ikertzeari ekin ziotenean, agenteek egiaztatu zuten hainbat zordunketa egin zituztela establezimendu batean lapurretaren biktimaren txartel batekin. Herritarren segurtasunerako patruila batek jarraitu ahal izan zion arrastoa ustezko egileari, eta Arabako hiriburuko erdiguneko plaza batean identifikatu eta atxilotu zuten.  

Atxilotua gaur goizean jarri dute Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Aburto inaugura la placa homenaje a Begoña Arroyo Aldekoa, fundadora de Salbatzaile Dantza Taldea

El grupo de dantzas del barrio de Castaños surgió en el antiguo Lavadero público, posteriormente…

6 minutos hace

Detenidos dos magrebíes con antecedentes tras una pelea con un atropello y un ladrillo en Alza

La Ertzaintza intervino la madrugada del domingo en el barrio donostiarra de Alza tras un…

6 minutos hace

El Hospital Donostia, listo ante el hantavirus con su Unidad de Aislamiento de Alto Nivel

Pese al bajo riesgo actual, Osakidetza ha confirmado que el sistema sanitario vasco está plenamente…

6 minutos hace

Dos detenidos por gastar 2.000 euros con una tarjeta robada por una trabajadora esporádica en un domicilio de Donostia

La Ertzaintza ha arrestado a un hombre y una mujer, e investiga a una tercera…

6 minutos hace

Detenido en Irun tras una peligrosa huida en la que embistió varias veces a una patrulla

Un hombre de 56 años y procedencia europea ha sido arrestado en Irun tras protagonizar…

6 minutos hace

Iñigo Lekue se retira del fútbol profesional como un auténtico ‘One Club Man’

El defensa deustuarra Iñigo Lekue colgará las botas al finalizar la presente temporada tras desarrollar…

6 minutos hace