Categorías: albisteak-berriak

ZAECek ekonomia zirkularreko teknologien garapena bultzatzen du nekazaritzako elikagaien sektorean

Arabako Parke Teknologikoan kokatuta, ZAEC nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia zirkularreko teknologien ikerketan eta garapenean erreferente globala izan nahi duen oinarri teknologikoko startup bat da. Horretarako, azpiproduktu berritzaileak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien hondakinetatik, batez ere mahastizaintza eta ardogintzatik,  ikuspegi jasangarri eta eraginkorra aplikatuz. “Tratatu gabeko hondakinak baliabide baliotsu bihurtzea da gure egiteko, ziklo ekonomiko garbiago eta iraunkorrago bat sustatuz“, azaldu dute enpresatik.

Nekazaritzako elikagaien arloan proiektu berritzaileak garatzearekin batera, I+G+b arloko aholkularitza-zerbitzu adituak eskaintzen dizkie enpresei, gobernu-erakundeei eta erakundeei, hainbat sektoretan hazkundea eta berrikuntza sustatuz. “Gure ikuspegia hondakin bakoitza baliabide bihurtzen den mundu batera bideratzen da, enpresa eta gobernu-praktika arduratsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko aldaketa bultzatuz.”, adierazten dute.

Eraldaketa hori gidatzeko, empresa berritzaile honek “ingurumen-inpaktua murrizteko eta ekonomia zirkular fisiko bat sustatzeko” konpromisoa hartzen du, eta bere bezeroei irtenbideak eskaintzen dizkie beren hondakinak “ahalik eta gehien aprobetxatu ahal ditzatzen, etorkizun garbiago eta iraunkorrago bat lortzeko lagundu dezaten”, nabarmendu dute ZAECetik.

Startup honen jarduera-ardatzen artean, ingurumen-jasangarritasunera bideratutako etengabeko berrikuntza sustatzearen aldeko apustua nabarmentzen da. Horrekin batera, beren eta beren bezoen ingurumen-inpaktua eta minimizatu nahi dute “hondakinak murriztea eta baliabideak berrerabiltzea sustatzen duten soluzioekin”, zehaztu dute. Enpresa honen beste balio bereizgarri bat da sektore eta erakunde desberdinen arteko lankidetzaren alde egiten duen lana. Honek laguntzen die “gure ingurumen eta berrikuntza helburuak lortzen”, azpimarratzen durte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu joan den apirilean Donostiako banku-sukurtsal batean egindako lapurretagatik

Atxilotuak ustezko biktima, honen familiarteko bat eta lagun bat dira, eta dirua eskuratzeko planifikatu zuten…

14 horas hace

Euskadi destaca por las bajas laborales y la escasez en vivienda disponible en Gipuzkoa, según el Banco de España

El informe anual del Banco de España ha puesto el foco en la Comunidad Autónoma…

17 horas hace

ELA desconvoca la huelga en Euskotren al ver «avances en la negociación»

El sindicato ELA ha decidido desconvocar la huelga convocada para hoy en Euskotren. Tras más…

17 horas hace

Athletic Club Fundazioa organiza en Lezama la Fase Final de LaLiga Genuine

La cuarta y definitiva Fase Final de La Liga Genuine se celebrará en Lezama el…

17 horas hace

El saldo vegetativo de Donostia, nacimientos menos defunciones, es de -993 personas

En la capital guipuzcoana la natalidad es muy baja, siendo del 5,66, un dato preocupante…

17 horas hace