Categorías: albisteak-berriak

CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean

Industria-produktuen zibersegurtasuna bermatzea ebaluazio-prozedurak sortuz eta automatizatuz, eta zerbitzu aurreratuak eskaintzeko tresna berritzaileak garatzea da CIBEREGA proiektuaren helburu nagusia. Orbik Cibersecurity-k burutu du proiektua eta beste euskal enpresa baten laguntza izan du: Ona Electroerosión. 

Zerbitzu aurreratu horiei esker, “zibersegurtasunaren jarraipena, monitorizazioa eta etengabeko kudeaketa egin ahal izango da sistema industrialen bizitza baliagarriaren zikloan zehar, behar izanez gero beharrezko akzio zentzatzaileak hartzeko”, ziurtatu du Elena Hernández Orbik-eko produktu zuzendariak. 

Ildo horretan, Ona Electroerosión enpresak, bere produktuen eraldaketa digitalerako ibilbide-orriaren barruan, ziurtagiri berriak ezartzeko beharra identifikatu du, bere makinek zibersegurtasunaren arloan ezarritako arauak betetzen dituztela ziurtatzeko. “Egoera hori bereziki garrantzitsua da aro digitalean makinen esposizioa eta konektagarritasuna areagotu egin direlako, sistema industrialen segurtasuna gero eta kritikoagoa baita”, azpimarratu du Hernandezek. 

Hori dela eta, funtsezkoa da makinek etorkizunean beteko dituzten beharrak ulertzea eta aztertzea, “sistema horien konektibitateari eta esposizioari dagokienez gero eta ingurune digitalagoan izandako aldaketa kualitatiboa dela kausa”, argitu du. 

Horregatik, ziberresilientziak aukera ematen dio industriari eragiketen jarraitutasunari eusteko eta zibermehatxuen inpaktua minimizatzeko, arriskuak etengabe ebaluatuz, kalteberatasunak kudeatuz eta sistema industrial bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako zibersegurtasun-soluzioak ezarriz. Gainera, “balizko mehatxuei aurrea hartzea ahalbidetzen du, sistema industrialen segurtasuna eta moldagarritasuna hobetuz”, ziurtatu du. 

Zibersegurtasuna aztertzeko eta kudeatzeko tresnak

Proiektuak hamar pertsonako lantaldea du, eta hasierako garapen-fasean dago, benetako industria-inguruneetan zibersegurtasuna aztertzeko eta kudeatzeko tresnak baliozkotzean zentratuta. CIBEREGA batez ere industria-sektoreko enpresei zuzenduta dago, bereziki haien sistema eta produktuen eraldaketa digitaleko prozesuan daudenei. 

Horrela, SBoMs-en (Software Bill of Materials) ebaluazioan abantailak eskaintzen ditu, “sistema industrialetan erabilitako osagaiak baliozkoak eta ez-kalteberak direla ziurtatzen baitu”, azpimarratu du Elena Hernandezek. Era berean, software-gailuen hornidura-kateari segurtasunik gabeko osagaiek eragitea saihesten da. Eguneratzeei dagokienez, sistemak zaharkituta dauden osagaiak detekta ditzake eta jakinarazi gabeko ahultasunak adieraz ditzake. 

Proiektuak 190.000 euro inguruko aurrekontua izan du, eta SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programak finantzatu du. Laguntza-programa honekin izandako esperientzia “oso positiboa izan da, industriarako zibersegurtasunaren arloko berrikuntza bultzatzea ahalbidetu duelako”, aitortu du enpresa gipuzkoarraren ordezkariak. “Laguntza horri esker, industria-sistemen erresilientzia zibernetikoa hobetuko duten soluzio teknologikoen garapenean aurrera egin ahal izan dugu”, dio. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbo, pertsona bat atxilotu dute abandonatutako industria-nabe batean sutea eragiteagatik

Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, gaueko azken orduan, Bilbon, erabiltzen…

29 mins hace

Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon

25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon…

29 mins hace

Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik

25_0341 Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik Irun, pertsona bat atxilotu…

29 mins hace

Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak uztartzen dituen “Guztion eskuetan” kanpainarekin

25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…

18 horas hace

Donostia, atxilotu bat enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…

1 día hace

Irungo kiroldegi bateko aldageletan telefono mugikorrarekin grabatzeagatik atxilotu dute

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…

2 días hace