Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko, Kataluniako eta Pirinio Atlantikoetako eta Okzitaniako sei erakundek abiarazi dute Know Cheese proiektu europarra

  • Leartikerren Esneki Zentroa, Prosumerlab eta Hazi dira Know & Cheese proiektuan inplikatutako euskal erakundeak.
  • Proiektu horrek 1.338.816,06 €-ko inbertsioa du orotara eta Europar Batasunak Interreg POCTEFA programaren bidez kofinantzatua da.

Proiektuak abiarazi berri du webgunea eta diagnostiko fase betean dago, jakiteko zer jakintza-maila duten ekoizle tradizionalek eta kontsumitzaileek esne�ekoizpenaren jasangarritasunari buruz.2025eko urtarrilaren 8a. POCTEFA Know N Cheese egitasmoak Pirinioen alde banatako 6 erakunde biltzen ditu, helburu bakar baten inguruan: esne- eta gazta-ustiategi tradizionalen lehiakortasuna areagotzea, jasangarritasuna sustatzearen bidez. Ildo horretan, abiarazi berri dute www.knowncheese.com webgunea. Webgune horrek proiektuaren barruko ekintzei, helburuei eta espero diren emaitzei buruzko informazio guztia biltzen du, eta berrikuntza guztiak helarazteko kanal bat izango da, udazken hasieran abian jarri zituzten sare sozialetako profilekin batera.

Esneki (Leartikerren Esneki Zentroa), Prosumerlab eta Hazi dira Euskadiko erakundeak; Katalunia aldetik, BETA Zentro Teknologiak (Viceko Unibertsitatea) parte hartzen du, eta Frantziatik, berriz, Idele (Institut de l’elevage) eta Interprofession lait de Brebis etxeek esku hartzen dute proiektu honetan, zeina Europar Batasunak kofinantzatzen baitu, Interreg POCTEFA (2021-2027) programaren bidez.
Know N Cheese proiektuaren lehen ekintzak 2024aren erdialdean jarri ziren abian, eta elikagaien jasangarritasunaren arloko jakintzaren, premien eta aukeren inguruko diagnostikoa egitea da ardatz nagusia. Duela hilabete batzuetatik hona, azterketa sakon bat ari dira egiten, jakiteko zer ezagutza-maila duten ekoizle tradizionalek eta kontsumitzaileek esnekien sektoreko jasangarritasunari buruz. Diagnostiko horri esker, artisau-gaztaren eta beste esneki batzuen kontsumitzaileen motibazioak eta erosteko portaera identifikatu ahal izango dira, eta, lortutako informaziotik abiatuta, zaintza teknologikoko proiektu bat garatu ahal izango da. Azterketa horretatik lorturiko emaitzak 2025eko lehen hiruhilekoan argitaratuko dira.

Know N Cheese proiektuak jakintza sortzen lagunduko du, sektorea gaitzeko eta kontsumitzaileen artean sentsibilizazioa pizteko ekoizpen horien jasangarritasun sozialaz, ekonomikoaz eta ingurumenaren aldekoaz. Ekoizleen prestakuntza, beraz, funtsezko alderdia da proiektu honetan, baina halaxe da kontsumitzaileen gaikuntza ere. Know N Cheese programaren ekintza batzuek oinarri izango dute kontsumitzaileek produktu-mota hori erosterakoan zer motibazio dituzten hautematea eta osasunerako eta ekonomiarako onurei buruzko prestakuntza ematea, eta, horretaz gainera, kontsumo-erabakiak hurbiltasun-proposamenetara, artisau�elaboraziora eta kalitatezko lehengaiak baliatzen dituzten proposamenetara bideratzea.

Egiten ari diren azterketarekin batera, kontsumitzaileekin askotariko inguruabarretan harreman zuzena edukitzea izango da sentsibilizazio progresibo hori bultzatzeko oinarrietako bat, eta hainbat ekintza egingo dira proiektua gauzatzeko aldian zehar. Kontsumitzaileen joera eta lehentasunen ondorioz, produktu berrien garapena landuko da, eskualdeen arteko proiektu hau nabarmentzen duen berrikuntza-ikuspegiari jarraikiz.

Pirinioen alde banatako diziplina anitzeko erakundeen arteko lankidetza da proiektu honen beste gakoetako bat, zeina 2026 amaierara arte egongo baita indarrean. Berrikuntza da programa horren bereizgarri garrantzitsu bat, eta jardunbide eta soluzio berriak bilatzera bideratuko da, POCTEFA eremuko esneki-sektore tradizionaleko ETEak eta mikroETEak nabarmentzen dituen ekoizpen tradizionalari loturik. Bere ezaugarriak kontuan harturik, Know N Cheese eta haren emaitzak, aldi berean, eragin-lurraldeetako toki ekonomia bultzatzeko bitarteko bat izango dira. Hala, erakargarritasun handiagoa emango zaio sektore horri, eta indartu egingo da lurralde-garapenerako eta lanpostu berriak sortzeko eginkizuna.

Klima-aldaketari buruzko saiakuntzak
Espero den beste funtsezko emaitzetako bat da informazio baliagarria lortzea klima�aldaketak esnekien ekoizpenean duen eraginari buruz. Horretarako, saiakuntzak egingo dira klima-aldaketak esnearen ezaugarri teknologikoei eta elikagaien segurtasunari nola eragiten ebaluatzeko, bai eta animalien ongizatean duen eragina aztertzeko ere. Horretaz gainera, esnekien ekoizpenak eta eraldaketak klima-aldaketan duten inpaktua aztertuko da.

Know N Cheese proiektuaren helburua da jasangarritasuna sustatzea, Pirinioetako alde banatako esneki- eta gaztagintza-sektoreko ETEen eta mikroETEen lehiakortasuna areagotzeko. Guztira 1.338.816,06 €-ko aurrekontua du, eta Europar Batasunak % 65ean kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFA programaren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorraren mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea. 2024ko urtarriletik 2026ko abendura bitartean gauzatuko da

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Larrialdi zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian itotako gazte baten gorpua berreskuratu dute

25_0344 Larrialdi zerbitzuek Oñatiko Usako ibaian itotako gazte baten gorpua berreskuratu dute Larrialdi zerbitzuek Oñatiko…

53 mins hace

Bilbo, pertsona bat atxilotu dute abandonatutako industria-nabe batean sutea eragiteagatik

Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, gaueko azken orduan, Bilbon, erabiltzen…

10 horas hace

Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon

25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon…

10 horas hace

Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik

25_0341 Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik Irun, pertsona bat atxilotu…

10 horas hace

Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak uztartzen dituen “Guztion eskuetan” kanpainarekin

25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…

1 día hace

Donostia, atxilotu bat enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…

1 día hace