Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi sailburuak Haizea Wind Group bisitatu du, dorre eolikoen fabrikazioan munduan liderra den euskal enpresa

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Haizea Wind bisitatu du Bilboko Portuan duen egoitzan. Bisitaren helburua Euskadiko energia berriztagarrien sektorerako enpresa estrategiko baten instalazioak bertatik bertara ezagutzea izan da. Haizea Wind Groupen aldetik, Dámaso Quintana presidenteak, Borja Zarraga CEOk eta Borja de la Rica Haizea Bilbaoko zuzendari nagusiak egin diote harrera sailburuari, eta harekin batera izan dira Irantzu Allende Trantsizio Energetikoaren sailburuordea eta Mikel Amundarain EEE – Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

Bisitan zehar, aerosorgailu eolikoen dorreen zatiak eta osagaiak fabrikatzeko tailerrak eta monopiloteak bertatik bertara ezagutu dituzte. Gaur egun, Haizea 123 dorre egiten ari da Frantziako Noirmoutier eta Le Tréport parkeetarako, biak SGRErako proiektuak, GE Renewable Energyk garatutako Dogger Bank B parkerako beste 54 dorre, eta 50 monopil East Anglia 3 itsas parkerako, Scottish Powerrek garatua, Iberdrolaren filiala Erresuma Batuan.

Haizea Bilbao enpresa, egoitza Zierbenan duena, munduko liderra da dorre eolikoen fabrikazioan, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza du Ekarpen sozietatearen bitartez, konpainiaren kapitalaren % 20 inguru duena. Haizea Wind taldeak 1.600 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, 400 milioi euroko fakturazioarekin. Aurreikuspenen arabera, itsas zimenduen negozioa taldearen fakturazioaren % 58 izango da 2025ean, eta offshore dorre eolikoena % 19.

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, «Haizea Wind Group euskal industriaren bandera-ontzietako bat da, eta mundu osoan erreferente da energia eolikoaren sektorean. Hori dela eta, Euskadik ospe handia du nazioartean. Haizearen berrikuntzaren aldeko apustua oso garrantzitsua da, baita industria eolikoaren balio-katea osatzen duten enpresa laguntzaile ugarirengan duen trakzio-efektua ere».

«Energia berriztagarrien hedapenean jauzi kualitatiboa emateko teknologia eta potentzial industriala ditu Euskadik, eta Haizea Wind Group da horren erakusgarri. Hala ere, argi dugu herrialde gisa ezin dugula % 8ko energia-sorkuntza soilik izan berriztagarrien bidez. Heldu da garaia potentzial hori etxean aplikatzeko, ausartak izateko eta berriztagarrien hedapena bizkortzeko; ildo horretan, eolikoa etorkizuneko apustua da».

«Haizea Wind Group trantsizio energetikoa erronka ez ezik, gure industriarentzat aukera ere badela erakusten duen adibidea da. Industria gehiago eta hobeaz ari garenean, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustuaren ikur izateko gai den sektore batez ari gara, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, besteak beste trantsizio energetikoari. 2050ean zero emisio garbiak lortuz euskal industria deskarbonizatzeko konpromisorantz aurrera egiteko, argi dago bidea: eraginkortasun energetikoa lantzea, berriztagarrien aldeko apustua egitea, autogenerazioa areagotzea, eta biltegiratzea bultzatzea. Bide honetan, eolikoa funtsezkoa da», esanez amaitu du Jauregik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Aburto inaugura la placa homenaje a Begoña Arroyo Aldekoa, fundadora de Salbatzaile Dantza Taldea

El grupo de dantzas del barrio de Castaños surgió en el antiguo Lavadero público, posteriormente…

1 hora hace

Detenidos dos magrebíes con antecedentes tras una pelea con un atropello y un ladrillo en Alza

La Ertzaintza intervino la madrugada del domingo en el barrio donostiarra de Alza tras un…

1 hora hace

El Hospital Donostia, listo ante el hantavirus con su Unidad de Aislamiento de Alto Nivel

Pese al bajo riesgo actual, Osakidetza ha confirmado que el sistema sanitario vasco está plenamente…

1 hora hace

Dos detenidos por gastar 2.000 euros con una tarjeta robada por una trabajadora esporádica en un domicilio de Donostia

La Ertzaintza ha arrestado a un hombre y una mujer, e investiga a una tercera…

1 hora hace

Detenido en Irun tras una peligrosa huida en la que embistió varias veces a una patrulla

Un hombre de 56 años y procedencia europea ha sido arrestado en Irun tras protagonizar…

1 hora hace

Iñigo Lekue se retira del fútbol profesional como un auténtico ‘One Club Man’

El defensa deustuarra Iñigo Lekue colgará las botas al finalizar la presente temporada tras desarrollar…

1 hora hace