Donostiako Udalaren Txistulari taldeak eta askotariko eragileek San Sebastian Eguneko aurreko kontzertua eskainiko duten igandean, urtarrilaren 12an, 12:00etatik aurrera, Antzoki Zaharrean. Sartzeko gonbidapena beharko da.
Gonbidapenak urtarrilaren 9an jarriko dira eskuragarri Antzoki Zaharreko zein Victoria Eugenia antzokiko leihatilatan 11:30ean (gehienez bi sarrera pertsonako).
Kontzertua Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen YouTubeko kanalean ikusteko aukera izango da zuzenean.
Donostiako Udalaren Txistulari taldeak -eta Donostia zein inguruko txistulariek- San Sebastian aurreko kontzertu berezia eskainiko du. Bertan izango dira, txistulariez gain, Haizea Muñoz eta Ekaitz Gonzalez abeslariak, Leire Retegi, Eskola dantza taldea, Kresala elkarteko haur danborrada, Donostiarrak Abesbatza edota Donostiarra Metal Boskotea. Kontzertuak, Donostia ardatz hartuta, hainbat pertsonaia eta ospakizun esanguratsu izango ditu gogoan; esaterako: Gipuzkoa lehen aldiz aipatu zeneko 1000. urteurrena, Isidro Ansorenaren heriotzaren 50. urteurrena edota Eustakio Iraola. Ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko dute eta bertaratu ahal izateko sarrera aurretik hartu beharko da. Horiek, urtarrilaren 9an jarriko dira eskuragarri Antzoki zaharreko zein Victoria Eugenia antzokiko leihatilatan 11:30ean (gehienez bi sarrera pertsonako).
Urtero-urtero txistulari taldeak eskaintzen duen kontzertu berezia Gipuzkoako himnoak abiatuko du, Gipuzkoa hitzaren lehen aipamenetik 1000 urte ospatzen diren honetan; eta jarraian Mendi aldera kalejira entzungo da. Isidro Ansorenak sortutako kalejirak Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko zuzendari izan eta taldea goi-mailara eraman zuen maisuaren heriotzaren 50. urteurrena ekarriko du gogora. Taldeko zuzendari izateaz gain, konpositore, txistugile, Euskal Herriko Txistulari Elkarteko eta beste hainbat elkarteetako kolaboratzaile eta, oro har, euskal kulturaren sustatzaile sutsu izan zen Isidro. Bere dedikazio eta lan horietako hainbat gogoan izango dira kontzertuan Amona Kontxa, Ana Mari, Maitere, Prantxiska Martina, Birigarroa eta Euskal bilera bezalako piezekin.
Eustakio Iraola, Donostiako musika eragile asko eta askorekin lan egindako laguna, 2024an zendu zen. Urte luzez hiriko kultur bizitzan laguntzaile eta kolaboratzaile fina izandakoak ugaritan parte hartu zuen Txistulari Taldearen kontzertuetan, baita San Sebastian aurrekoetan ere. Berak abestu izan zituen kantu hainbat entzungo dira kontzertuan: Donosti, Zein zera zu, Juana Bixenta Olabe edo Idiarena.
San Sebastian eguna iragartzen duen musika emanaldiak ezin du festaren protagonista nagusi diren danborrada doinurik gabe. Hiriaren egun handia iragarriz Kresala, Idiarena, Vals de tamborrada eta Donostiako Martxa izango dira emanaldiko azken piezak.
Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, larunbata, gaueko azken orduan, Bilbon, erabiltzen…
25_0342 Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon Gizon baten heriotza bortitzagatik atxilotu dute Barakaldon…
25_0341 Irun, pertsona bat atxilotu dute Ertzaintzaren patruila bati droga eskaintzeagatik Irun, pertsona bat atxilotu…
25_0340 Eusko Jaurlaritzak bat egin du Zarauzko Udalak antolatu duen eta prebentzioa eta lehen sorospenak…
Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo, ostirala, goizean goiz Donostian, enpresa batean…
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, goizean, sekretuak ezagutaraztearen eta agerraraztearen ustezko delitua leporatuta,…