Categorías: albisteak-berriak

Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu RCD Espanyolen aurka

Norgehiagoka zirraragarria izan da, bereziki Dani Jarque Kirol Hirian jokatutako bigarren zatiari erreparatzen bazaio. 2025 urteko egutegia irekitzeko neurketan, Athleticek agindu du, batez ere lehen zatian, eta talde lanaren eta Clara Pinedoren golaren ondorioz hiru puntuak Bilbora joan dira.

Athleticek lehen zatian partida erabakta utz zezakeen, hainbat aukera izan baititu, tartean hiru zutoin. 14. minutuan, norgehiagoka guztian zehar bikain aritu den Elexpuruk, erdiraketa bikaina bidali dio Pinedori golera bultza zezan, baina Laia Ballesté lehenago iritsi da eta, baloia aldendu nahian,  goizeko lehen gola bere atean sartu du. Lehoiak markagailuan zein jokoan nagusi izan dira, eta ez dute aparteko arriskurik jaso. Are gehiago, zuri-gorriek gola egiteko abagune gehiago izan dituzte. Azkona izan da hogeita bosgarren minutuan egurrarekin topo egin duena, ondoren Pinedo eta azkenik Ortega, oraingoan langak baloia alderatu duela. Iara eta Caracas izan dira lehen 45 minutuetan etxeko taldearen aukera bakartiak sortzen arduradunak.

Lice Chamorro atsedenaldiaren ostean sartu da RCD Espanyoli hegalak emateko. Paraguaitarrak bi abagune argi izan ditu, bata Nanclaresek gelditu duena eta bestea langak aldendutakoa. Kataluniarrak berdinketa iritsi zitekeela sinesten hasi dira eta 67. minutuan horixe gertatu da, Arola sukalderaino sartu eta atezain zuri-gorria gainditu duenean. Lehen zatian alferrik galdutako aukerak zuri-gorrien burua astintzen ari zen unean, 75. minutuan, Clara Pinedoren magiak markagailuan agintzen jarri du berriro Athletic. Bilbokoak sekulako gola egin du, area ertzean bizkarrez kontrolatu du, arerioak atzean utzi ditu eta area kanpotik egindako jaurtiketak eskuadrako armiarma sare guztiak kendu ditu 1-2koa ezartzeko. Pinedok merezitako MVP bat ziurtatu du horrela. Kataluniarrek ez dute etsi eta berriz ere langak binako berdinketa eragotzi du.

Luzapenean, Nanclares superheroiz mozorratu da, eta Espanyoleko jaurtiketa bat sahiestu du atepean. Aurkarko zelaian, Salvadorrek esku ikusgarri batekin neurketa guztiz erabakitzeko gola gelditu dio Elexpururi. Gauzak horrela, Athleticek garaipena lortu du eta gustora aritu da Bartzelonan, Liga F-ko jarraian erdietsitako laugarren garaipena lortu eta Txapeldunen Ligarako txartela ematen duen hirugarren postuan lo egingo duelarik. Datorren larunbatean FC Barcelona jasoko du San Mamesen, zaleekin batera, denboraldi honetan taldearen boladarik onenean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

21 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

24 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

1 día hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

1 día hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

1 día hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

1 día hace