Categorías: albisteak-berriak

Javier Hurtado sailbururak: “Tokiko merkataritzaren eraldaketa digitala funtsezkoa da bere etorkizunerako, beti ere bezeroarekin hurbiltasuna mantenduta”

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako 2025 Retail Digitalaren Sarien banaketan parte hartu du. Ekitaldi honekin, beren identitatea eta hurbiltasuna galdu gabe ingurune digitalera egokitzen jakin duten saltokien ahalegina aintzatesten da.

Sailburuak nabarmendu du digitalizazioa geratzeko iritsi dela, baina azpimarratu du benetan jokoan dagoena eraldaketa digitala dela. “Eraldaketa digitalak kontsumitzaileen behar berrietara egokitzea dakar, gero eta digitalagoa den mundu honetan. Ezin dugu lehengo gauza bera egiten jarraitu, agertokia aldatu egin baita. Aldatzen denak ez du beti irabazten, baina aldatzen ez denak galdu egiten du”, adierazi du.

Eraldaketa digitala ez da soilik online presentzia izatea, baizik eta tokiko merkataritzari bere esentzia eta bezeroekiko konexioa mantentzeko aukera emango dion egokitzapen integrala egitea, denda fisikoan zein mundu digitalean. “Merkataritza tradizionalaren abantaila hurbiltasuna da, bezeroarekiko harreman zuzena. Harreman hori dendan ez ezik, kanal digitalen bidez ere mantendu behar da, esaterako webguneen eta sare sozialen bidez. Funtsezkoa da negozio bakoitza bere ezaugarrietara egokitzea, gure bila dabiltzanek aurki gaitzaten”, azaldu du.

Gainera, sailburuak adierazi du administrazio publikoek eraldaketa-prozesu hori babesten jarraituko dutela. “Tokiko merkataritza funtsezkoa da, eta administrazio gisa bat eginda egon behar dugu egokitzapen hori bultzatzeko. Hurbileko merkataritzaren garrantziaz kontzientziatzen jarraitu behar dugu, ez bakarrik toki-mailan, baita maila digitalean ere”, adierazi du.

Era berean, nabarmendu du administrazioen, elkarteen eta sektorearen beraren ahalegin kolektiboa funtsezkoa dela merkataritzaren eraldaketa digitala sustatzen eta ikusarazten jarraitzeko. “Tokiko saltoki batean egindako erosketa bakoitzak eragin positiboa du gure kaleetan, hirietan eta gure ingurunearen jasangarritasunean. Gaur ematen ari zareten eraldaketaren adibideak etorkizun modernoagoa eta konektatuagoa eraikitzen laguntzen digu, hurbileko merkataritzaren funtsa galdu gabe”, esanez amaitu du.

2025 Retail Digitalaren Sariek digitalizazioa modu eraginkorrean integratu duten saltokiak aintzatesten dituzte, beren identitatea galdu gabe, eta garai berrietara egokitutako merkataritza modernoago baterantz aurrera egiteko ahalegin kolektiboaren isla dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

10 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

10 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

16 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

16 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace