Categorías: albisteak-berriak

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batura egindako lan-bidaian. Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendariarekin batera, hainbat bilera izan ditu enpresa eta eragile ekonomikoekin Londresen, tartean Eusko Jaurlaritzak Erresuma Baturako eta Irlandarako duen merkataritza-bulegoan izandako elkarraldia, baita Quantum Motion enpresara egindako bisitaldia ere.

Eusko Jaurlaritzaren Erresuma Batuko merkataritza-bulegoa

Eusko Jaurlaritzak Erresuma Baturako duen merkataritza-bulegoan, Basque Trade & Investment – SPRI taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren kanpo-sarearen barruan, sailburuari harrera egin diote Natasha Wood eta Clara Holgado Project Managerrek, baita BTIren Kanpo Sareko Ander Molinero International Network Managerrek ere.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza komertzial horrek, 2017az geroztik martxan dagoenak, laguntza handia eman die euskal enpresei Brexitaren ondoriozko erronkekin. Azken bi urteetan, 100 euskal konpainia baino gehiagori eman die laguntza, eta hainbat jarduera eta ekitaldi estrategiko garatu ditu «Euskadi – Basque Country» marka Britainia Handiko merkataritza- eta enpresa-esparruan kokatzeko.

2024an, herrialde hori euskal esportazioen hirugarren helmuga gisa finkatu da, nazioarteko merkataritzan duen garrantzi estrategikoa indartuz. Gainera, Erresuma Batua 5. postuan dago euskal enpresen ezarpen gehien dituzten herrialdeen rankingean, guztira 125 enpresa baitaude sektore anitzetan.

Bisitaldia Quantum Motion enpresara

Teknologia kuantikoarekin garatutako siliziozko lehen txipa diseinatzen duen hardware kuantikoan aitzindaria den Quantum Motionera egindako bisitan, sailburuari harrera egin diote, James Palles-Dimmock CEOk, John Morton CTO – Chief Technologgy Officerrek, eta Fernando González-Zalba Quantum Motion Euskadiko zuzendari eta CIC nanoGUNEko Ikerbasque ikertzaileak. Horiekin batera, laborategiak eta eremu hoztua ezagutu ditu, baita txip kuantikoak fabrikatzeko sistemak ere.

Enpresak sailburuari jakinarazi dio Europar Batasunean Donostian duen lehen egoitza irekitzeko erabakia hartu duela. Quantum Motionek lankidetza industrialeko hitzarmen bat sinatu zuen joan den ekainean CIC nanoGUNE ikerketa kooperatiboko zentro eta BRTA – Basque Research and Technology Alliance aliantzako kide den hardware kuantikoko ikerketa-talde berriarekin, erdieroaleen teknologian oinarritutako txip kuantikoen garapenean lankidetzan aritzeko. Horrela, nanoGUNEk bere egoitza handitzeko eraikiko duen dorre kuantikoak ikerketa-talde berriaren laborategiak eta Quantum Motion enpresaren euskal filialaren bulegoak hartuko ditu.

Lehenengo fasean, bi solairu hartuko ditu dorre berriak, bulegoak eta testatze-laborategiak barne. Bigarren fasean, beste bi solairu prestatuko dira, laborategi berriekin, nanoGUNEko hardware kuantikoko taldeak kualifikazio handiko 50 pertsonako taldea hartzeko, Quantum Motionekin sinatutako hitzarmenaren esparruan.

Quantum Motionen jarduera nagusia Donostian mikrotxip kuantikoak diseinatzea eta testatzea izango da, eta egingo dituen lanen artean daude dispositibo kuantikoak modelatzea, algoritmoen teoria garatzea eta automatizazio adimenduneko lanak (ekipo kuantikoak programatzeko machine-learning erabiltzen duen automatizazioa). Euskadikoa Quantum Motionen lehen ezarpena da Europar Batasunean, eta nazioarteko hedapenaren funtsezko parte da, non Europako beste hiriburu batzuk lehian sartu diren. Enpresa Erresuma Batutik kanpo kokatzen den bigarren enpresa izango da, Australian ezarriko dela iragarri berri baitute.

Ekimen honen arrakasta errazteko, funtsezkoa izan da SPRI taldeko «Invest in Basque Country» atzerriko inbertsioa erakartzeko arloak egindako lana. Izan ere, 2024an horrelako 31 proiektu gauzatu dira, erdiak baino gehiago industria-arlokoak, eta 68,4 milioi euroko inbertsioa eta 258 enplegu sortu dira.

Aurrerapauso bat Euskadiren prestigioa sendotzeko

Mikel Jauregi sailburuak Quantum Motion Euskadin ezartzea «oso berri ona» dela esan du, «gure herriaren prestigioa eta gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak nazioartean sendotzeko aurrerapausoa delako. 2017tik Eusko Jaurlaritzak Erresuma Batuan duen merkataritza-bulegoarekin egindako ahaleginak fruituak eman ari dira merkatu britainiarrean Euskadiren irudia bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa aurkezterakoan».

«Quantum Motionen Donostiako egoitza berriaren gauzatzea hainbat eragilek egindako eta Eusko Jaurlaritzak azken urteotan gidatutako lan onaren emaitza da. Lan honek hainbat faktore eta mugarri ditu, besteak beste, Europako Batzordeak gure herrialdea «goi berrikuntzako» lurraldetzat hartu izana, CIC nanoGUNErekiko lankidetza estrategikoa, Euskadin garatzen ari diren teknologia kuantikoaren gaitasun gero eta handiagoak (unibertsitateetan dagoen talentua, IBMren superordenadore kuantiko berria, Basque Quantum estrategia), BRTA – Basque Research and Technology Alliance aliantzaren indarra, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen presentzia, eta, jakina, Industria Sailaren programen laguntza inbertsioen finantzaketaren, I+Gren edo ekintzailetzaren arloan».

«Quantum Motion proiektuak aberastasuna sortu nahi du Euskadirentzat, bai ezagutzari dagokionez, bai Euskadiko industriak sortu eta bultzatzeari dagokionez. Berriro ere, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen lankidetza publiko/pribatuaren estrategiak aukera-leiho berriak sortzen ditu gure industriaren eta gizarte osoaren mesedetan», esanez amaitu du Jauregik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

10 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

13 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

16 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

16 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

16 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

16 horas hace