«Ikusi eta Ikasi» udal programak 22 urte bete ditu familia giroko aisialdia euskaraz proposatuz hiriko barruti guztietan. Edizio berri honetan, «Makusi» eta bere familia, motxila hartuta, Pagasarrira joan dira. Ibilaldian, abentura hunkigarriak biziko dituzte, Bilbo are euskaldunagoa izan dadin ingurunea zainduz.
«Ikusi eta Ikasi» programak 64 jarduera izango ditu 2 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta haien gurasoek saio espezifikoak izango dituzte, adin-tarte horrentzat berariaz asmatuak. Edozein jardueratan parte hartzeko, www.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena. Interesdunek urtarrilaren 13tik 27ra arteko epea dute horretarako.
«Ikusi eta Ikasi» programak otsailetik maiatzera bitarteko hilabeteak hartuko ditu, 3 tartetan:
Jarduerak eta ikuskizunak ere eskainiko dira barruti-zentroetan (Euskal Mitologia, Mugi zaitez disko-festa, “Atxis” eta “Txanpon baten truke”, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoekin).
XXII. edizio honetan, «Makusi» eta bere familia Pagasarrira joan dira. Gai horrekin, Udalak natura zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du; horregatik, mendiak erabateko protagonismoa hartzen du. Izan ere, helburua da «euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta hizkuntza esperientzia positiboekin lotzea haurtzarotik«, azpimarratu du Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak.
Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…
Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu…
IRATI AIZPURUA Nafarroako Museoko kaperak Maite Leyun eskultore nafarraren erakusketa bat hartuko du datorren urteko…
Nafarroan, mendekotasunerako sistemak indartzen jarraitu du 2024an, Foru Komunitatea pertsonako gastuaren buruan jartzen duten adierazleekin.…
Nafarroako Gobernuak 2025ean 635.000 euro bideratuko ditu laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzea sustatzeko; hala…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Mankomunitateari 14.533.513,40 euroko diru-laguntza baimentzea onartu du, Eskualdeko Hiri Garraioa…