Categorías: albisteak-berriak

RSME-ren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua lehen aldiz egingo da Bilbon

RSME-ren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua lehen aldiz egingo da Bilbon atzotik urtarrilaren 17ra arte. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) erakunde anfitrioia da, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundearekin eta Espainiako Matematika Elkartearekin (RSME) batera antolatua. Kongresuak nazioarteko 487 ikertzaile gazte biltzen ditu hirian, Bizkaia Aretoan eta Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean ospatzen diren jardunaldietan.

Kongresuak zazpi osoko bilkura ditu, eta hurrengo hauek izango dira saioetako gidariak: Jon Asier Barcena ‑ Petisco (UPV/EHU), Robert Cardona (Bartzelonako Unibertsitatea), Marina Leal Palazón (Miguel Hernández Unibertsitatea), Javier Álvarez Liébana (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), María Cumplido (Sevillako Unibertsitatea) eta María Inés de Frutos Fernández (University of Bonn). Era berean, 38 saio paralelo antolatu dira, guztira 366 hitzaldi, eta matematikaren ia adar guztiak hartzen dituzten 22 poster dituen saio bat: aljebra (AL), analisi matematikoa (AM), datu-zientzia (CD), geometria eta topologia (GT), matematika aplikatua (MA) eta beste gai batzuk (OT).

Astelehen goiz honetan egindako irekiera-ekitaldian, Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Enplegu eta Turismo Zinegotziak nabarmendu duenez, «ohorea da talentu gaztea jasotzea eta sentitzea Bilbo erreferentzia gisa islatzen dela, gazteengan eta haien talentuarengan konfiantza izateko, aurrerapenaren, garapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eragile gisa. Ahaztu gabe garapen ekonomikoak garapen sozialaren eskutik joan behar duela. Bide horretan jarraitu nahi dugu ekintzailetzaren hiria, ezagutzaren hiria, talentu gaztearen hiria izateko. Horrelako kongresuek matematika gizartera eta, batez ere, Bilboko gazteengana hurbiltzeko programak garatzen laguntzen digute «.

“BERTSOMATIKAK”

Horri guztiari matematika eta bertsolaritzaren tradizioa uztartzen dituen jarduera berezi bat gehitzen zaio, «bertsomatikak» izenez deitu dena. Ekimen hau Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo da, eta euskal ahozko poesiaren eta matematikaren arteko lehen mailako topagunea izan nahi du. Horretarako, Kiko «Dr. Hipotenusa» Belchí, Mª Ángeles García Ferrero eta Álvaro Lozano Rojoren hiru dibulgazio-hitzaldi izango dira, baita izen handiko bi bertsolari ere: Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal.

RSMEren Ikertzaile Gazteen Kongresua bi urterik behin ospatzen da, eta bertan Espainiako komunitate matematikoarekin lotura duten mundu osoko ikertzaileak beraien azken emaitzak partekatzeko, eta bereziki, etorkizuneko komunitate matematikoa osatuko dutenekin harremanak sortu nahiz elkarlanerako sareak ehuntzeko elkartzen dira.

Saio eta hitzaldi guztien ordutegia eta lekua hemen kontsultatu daiteke: https://jovenes2025.rsme.es/horario_eu.html.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du

BAFFEST Barakaldok hamar edizio bete ditu eta Emakume Argazkilarien Lehiaketaren deialdia egin du BAFFEST Barakaldoko…

2 mins hace

Donostia izango da eremu tentsionatua izendatutako Euskadiko lehen hiriburua

Horri esker, hainbat politika publiko aplikatu ahal izango dira, merkatuaren disfuntzioak zuzentzeko eta etxebizitza-eskaintza handitzeko…

2 mins hace

Kirol Ekintzak Kanpainako kirol ikastaroek 1.210 plaza eskainiko dituzte udan Donostian

binary comment Izen emateak maiatzaren 19tik aurrera egin ahal izango dira Kirol Ekintzak 2024/25 Kanpainako…

2 mins hace

Hamaika musika-talde eta artistaren lana aitortu dute IX. Musika Bulegoa Sariek

Euskal Herriko Musika Bulegoak euskal musika panoramako urteko proiekturik esanguratsuenak saritu ditu gaur arratsaldean, Gasteizen.…

2 mins hace

EuskoSkills 2025: Gazte talentuaren eta Hezkuntza-lidergoaren erakusleihorik handiena Euskadiko Lanbide Heziketan

Lehiaketa orientazio-plataforma bat da DBHko eta Batxilergoko ehunka ikaslerentzat, eta euskal Lanbide Heziketak eskaintzen dituen…

2 mins hace

Getxon atxilotu dute kokaina-trafikoagatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute Getxon droga-trafikoagatik. Ustezko trafikatzailea bere etxeko atarian elkartzen zen erosleekin.…

12 horas hace