25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik
Servicio de prensa
2025-01-15
Atzo eguerdian, Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteek Hondarribiko (Gipuzkoa) bizitegi-zona batean kokatuta dagoen hiru bizitzako etxe bateko lorategian aurkitutako obus bat erretiratu zuten.
Lursailean lanean ari ziren langileek aurkitu zuten lehergailua, eta hondeamakina batekin atera zuten obra-hondakin bat zela pentsatuz. Okerraz jabetu zirenean, tokian bertan utzi eta Udaltzaingoari jakinarazi zioten. Udaltzainek eremua inguratu eta Ertzaintzara deitu zuen.
Etxebizitzako bizilagunak etxetik atera zituzten, eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteek esku hartu zuten lehergailua erretiratzeko.
Sei kilo eta erdiko artilleriako jaurtigai bat da, Espainiako Gerra Zibilean erabilitakoa, eta kontserbazio-egoera txarrean zegoenez, indargabetzeko teknikariek leku seguru batean suntsitu behar izan dute modu kontrolatuan.
25_0346 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Anboto mendiaren inguruan istripua izan zuen parapentista bat erreskatatu dute Euskadiko…
Barakaldoko Udalak 236.000 euro inbertitu ditu A-8 autobidearen gainetik igarotzen den zubia irisgarri egiteko, Albeniz…
Greenpower hiri-zirkuitua Barakaldoko kaleetara itzuliko da. Alba Delgado Barakaldoko Udaleko bigarren alkateorde eta Garapen Iraunkorreko…
Atzerritarrak biztanleriaren %10,6 dira, iaz baino 859 gehiago 189.866 biztanlerekin amaitu zuen Donostiak 2024a, hau…
El Athletic Club y David Aznar han dado por terminada su etapa al frente del…
El partido que enfrentó a las leonas con el FC Barcelona, además de cerrar la…