Categorías: albisteak-berriak

Gaude Elkartea, Mutur Beltz, Martin Etxea eta Zehar-Errefuxiatuekin, Elkarlan Sarien hamargarren edizioaren irabazleak

  • Sariek balio publikoa sortzen duten eta herritarren parte-hartzea, pertsonen ahalduntzea eta gizarte-kohesioa bultzatzen dituzten proiektuak aitortzen dituzte
  • Eusko Jaurlaritzak sei hilabetez aholkularitza eta 9.000 euro emango dizkie elkarteei beren proiektua garatzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak antolatutako Elkarlan Sarien hamargarren edizioak dagoeneko baditu irabazleak. Sarien helburua da balio publikoa sortzen duten eta herritarren parte-hartzea, pertsonen ahalduntzea eta gizarte-kohesioa sustatzen dituzten proiektuak bultzatzea eta aitortzea.

Lau izan dira 10.edizioko proiektu irabazleak: Gaude Elkartearen adimen urritasuna duten pertsonentzako zentro okupazionala; Mutur Beltz Elkarte Agroekologikoa Artistikoaren iraunkortasuna sustatzen duen abangoardiako kultura-ekimena artzain-ondarea babesteko; Martin Etxea Elkartearen giza eskubideak defendatzen dituzten etorkinentzako harrera-etxea, eta Zehar Errefuxiatuekin elkartearen Gasteizen bakarrik dauden gazte migratzaileekin ikerketa-Ekintza-Parte-hartze prozesua.

  • Gaude elkartea. «Sare berdeak ehunduz» proiektua lanerako zentro bat da, eta adimen-desgaitasuna duten 75 pertsonak lan egiten dute bertan. Hiri-ekosistema bat sortua dute: anfibioen urmael bat, fruta-arbolen gune bat, baratze ekologikoa, heskaiak, tximeleta-oasia, basalore-belardia… Desgaitasunak dituzten pertsonek eskolei laguntzen diete GJHetan oinarrituta dagoen jolas/ginkana batean. Horrela, desgaitasuna duten pertsonak ezagutza-eragile bihurtzen dira. Proiektu hau oso aberasgarria da, inguruko ikastetxeetan eta tailerraren errutinan ezinbesteko bihurtu baita. Izan ere, ingurumena errespetatzea eta desgaitasunari buruzko kontzientziazioa uztartu egiten ditu.
  • Mutur Beltz. Abangoardiako kultura-ekimena, artzain-ondarea eta iraunkortasuna sustatzen dituena, arte garaikidea eta landa-praktikak «Ondo bizi arte egonaldia – Residencia artística del Buen Vivir» proiektuarekin konbinatuz. Mutur Beltz ikerketarekin eta berrikuntzarekin konprometitzen da, eta helburua da ingurumen-inpaktua murriztea, artilea modu jasangarrian erabiliz eta beste praktika agroekologiko batzuen bidez, eta artisten, artzainen eta tokiko komunitatearen arteko interakziorako espazio bat eskaintzea.
  • Martin Etxea. Harrera-etxea da beren jatorrizko herrialdeetatik irten behar izan duten giza eskubideen defendatzaile etorkinentzat. Martin Etxeak aldi baterako aterpea eta etxea eskaintzen du, pertsona hauek Euskadin osasuntsu egoteko eta bizitza autonomo eta segurua hasteko, komunitatearen, boluntarioen, langile profesionalen eta eragile publiko eta pribatuen laguntzarekin eta partaidetzarekin. Etxeak, kudeaketa parte-hartzailekoa, bizikidetza dinamizatzen du eta komunitate-jarduerak antolatzen ditu.
  • Zehar-Errefuxiatuekin. Gasteizen bakarrik dauden gazte migratzaileekin egiten den ikerketa-Ekintza-Partaidetza prozesua Sareak Josten eta EHUko Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateko irakasleen arteko lankidetza komunitarioko esperientzia da. Kultura arteko gizartea eta bizikidetza ona eraikitzeko konpromisoa du.

Sei hilabete proiektua garatzeko

Elkarte bakoitzak sei hilabeteko epea izango du bere proiektua garatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza eta 9.000 euroko diru-zuzkidura jasoko dute.

Aurten egingo sari-emate ekitaldian, elkarteek garatu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte eta saria jasoko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Aburto inaugura la placa homenaje a Begoña Arroyo Aldekoa, fundadora de Salbatzaile Dantza Taldea

El grupo de dantzas del barrio de Castaños surgió en el antiguo Lavadero público, posteriormente…

8 horas hace

Detenidos dos magrebíes con antecedentes tras una pelea con un atropello y un ladrillo en Alza

La Ertzaintza intervino la madrugada del domingo en el barrio donostiarra de Alza tras un…

8 horas hace

El Hospital Donostia, listo ante el hantavirus con su Unidad de Aislamiento de Alto Nivel

Pese al bajo riesgo actual, Osakidetza ha confirmado que el sistema sanitario vasco está plenamente…

8 horas hace

Dos detenidos por gastar 2.000 euros con una tarjeta robada por una trabajadora esporádica en un domicilio de Donostia

La Ertzaintza ha arrestado a un hombre y una mujer, e investiga a una tercera…

8 horas hace

Detenido en Irun tras una peligrosa huida en la que embistió varias veces a una patrulla

Un hombre de 56 años y procedencia europea ha sido arrestado en Irun tras protagonizar…

8 horas hace

Iñigo Lekue se retira del fútbol profesional como un auténtico ‘One Club Man’

El defensa deustuarra Iñigo Lekue colgará las botas al finalizar la presente temporada tras desarrollar…

8 horas hace