Categorías: albisteak-berriak

Hondarribia Euskaraldiarekin bat

Datorren maiatzaren 15etik 25era Euskaraldia ospatuko da. 11 egunetako euskararekin loturiko jardueraz osatutako ekimena aurkezteko prentsaurrekoa egin berri da Udaletxeko Areto Nagusian. Han izan dira Garoa Lekuona Euskara zinegotzia, Aner Moron Euskara Saileko buru berria, eta Igor Arrieta Euskaraldirako Udaletik kontratatu den dinamizatzailea.

“Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua da. Euskarak, hizkuntza gutxitua izanik, beti baitauka “Aktibatu” beharra, zaindu, indartu eta are gehiago, hizkuntza erabilera kontziente baten beharra” esan du Garoa Lekuona zinegotziak.

“Euskaraldia 2025eko agendan euskararen erabilera aktibatzeko herritarrok eta eragileok dugun egitasmo nagusia da. Herri mugimendua da, eta Udaletik baliabideak jarrita gure herriak saretu eta aktibatuta euskararen erabileran gehiago eragin dezan nahi genuke. Gogora ekarri behar baitugu Hondarribiak dituen euskararen erabilera-datuak kontuan harturik, erdara nagusi duen udalerri euskalduna dela gurea, 10 elkarrizketetatik 2 ere ez direlako euskaraz, nahiz eta 10etik 7 euskaraz hitz egiteko gai izan.

Argi dago gure herriak hizkuntzaren erabilera kontziente baten beharra duela gure herriaren euskal nortasunari eutsiko badiogu. Hondarribiarra izatea euskalduna eta euskaraduna izatea dela ulertzen badugu. Udaletik, herriaren nahia hori dela sentituta, eta azken urteetan euskararen erabilera apala dela-eta herritar eta eragile askoren ahotatik jasotako kezkari erantzunez, Euskaraldia baliatu nahi dugu herriko hizkuntza ohituretan eragiteko, bai Euskaraldiaren datetan, eta baita Euskaralditik haratago.

Udalaren konpromisoaren erakusle dira gaur nirekin batera ditudan bi lankideak: Ander Moron Lasa, Euskara Saileko buru berria, eta legealdi honetako herri mailako erabilera plana gauzatzearen ardura izango duen teknikaria, besteak beste, eta Igor Arrieta Varela, Euskaraldirako udaletik kontratatutako dinamizatzailea

Beraz, Euskaraldia Euskara Sailaren jardunean integratuko dugun egitasmoa da, 2024an martxan jarritako euskara mahaiarekin erabat lotuta egongo dena. Esan bezala, behin Euskaraldia pasata, euskararen erabilera aktibatzeko konpromisoa hartua dugu eta horretan lanean jarraituko dugu” esan du Lekuona zinegotziak.

Dinamizatzaile berria

Igor Arrieta izango da aurtengo ekitaldiko dinamizatzailea. “Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da, euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez. Hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea eta entitateek euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten neurriak hartzea.

Gainera, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua da eta tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta lankidetzan aritzea, praktika linguistikoak erraztuko dituzten neurriak sustatu eta euskal hiztunak martxan jar ditzaten.

“Berritasunei dagokienez, Euskaraldiaren 4. edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Gizarte bizitza gehiago dagoen garaian esku hartu nahi du ekimenak, baldintza sozial egokiagoak dauden garaian hain zuzen, harreman sozialetan ahalik eta astinaldi handiena eragiteko.

Entitateek euskararen erabileran lanketa sakonagoa sustatzeko aukera izango du. Euskaraldiko zuzendaritzaren gidaritzapean ariguneak sortu, komunikazioa euskaraz garatu eta euskararen presentzia indartzeko planak proposatuko zaizkie. 16 urtetik beherako askok parte hartu nahi dute, modu batera edo bestera.

Komunitate handia osatzen dute, eta hezkuntza zentroetan tresna gutxi dute. Haurrei eta nerabeei Euskaraldian “Xaxatzaile” izateko proposatuko genieke: Ikastetxeetan trebatu egingo lirateke: hizkuntza ohiturei buruz, etab. Gero, gurasoak eta inguruko helduak, arretaz entzuteaz gainera, euskaraz egitera xaxatuko lituzkete.

Gogoratu nahi dut ere entitatean izena emateko epea zabalik dagoela apirila bitarte. Hondarribiko entitateak euskararen erabileran urratsak eman nahi baditu, hemen duzue aukera ezin hobea euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko. Norbanakoei dagokienez, Ahobizi eta Belarriprest izateko martxoan zabalduko da epea.

Hitzordua otsailaren 4an

Ander Moron Euskara Saileko buru berriak eman dio amaiera agerraldiari. “Igorrek aipatu bezala, prozesu honen hurrengo mugarria herri batzordea eratzea da, Euskaraldiko Batzordea sortzea, alegia. Batzorde hori izango da Euskaraldiaren hauspoa, aktibazioan eta eragiletzan ariko den herritar taldea.
Hitzordua egina daukagu: otsailaren 4an, 18:30ean, udaletxeko Areto Nagusian. Deialdi ahalik eta zabalena egin nahi genuke. Norbanako, elkarte, eragile…

Denek dute zer esana eta zer egina aktibazioan. Hizkuntz ohiturak aldatzea muin, uste dugu lanketa honen eragin biderkatzailea handia izan daitekeela. Euskaraldia baliatu behar dugu harreman berriak sortzeko, ilusioa pizteko, nortasuna sendotzeko. Horretarako gako izango da ondo saretzea eta daukagun indarra ondo kudeatzea.

Udalean argi daukagu Euskaraldia erreminta interesgarria dela herrian bizi dugun egoera iraultzeko. Arestian aipatu bezala, herritarren artean 10etik 7 euskaraz aritzeko gai diren arren, 2 baino gutxiago dira erabiltzen dutenak. Bereziki kezkagarria da datua gazteen artean. Ohitura horiek aldatzea berebizikoa da herri honek euskaldun izaten jarraituko badu”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

La Universidad de Deusto presenta el programa “Experto en Inteligencia Turística”

Arrancará en octubre de 2025 y formará profesionales capaces de interpretar y aplicar datos estratégicos…

13 horas hace

Recuperan el cuerpo sin vida de un joven refugiado en Oñati ahogado en la presa de Usako

Los Servicios de Emergencias de Euskadi recuperaron ayer por la tarde el cuerpo sin vida…

13 horas hace

Donostia registra 24 incidencias contra el colectivo LGTBI+ en 2024

El Ayuntamiento de San Sebastián ha dado a conocer el cuarto informe sobre incidencias de LGTBI+fobia…

13 horas hace

‘Gipuzkoa Zaindu’ cuelga el cartel de completo, reafirmando el interés social por la sostenibilidad y la acción climática

El pasado viernes el auditorio de Tabakalera colgó el cartel de completo para acoger una…

13 horas hace

Los pasajeros rescatados de un tren de cercanías en Oiartzun explican que se escucharon chispazos y el vehículo se paró

El pasado sábado 24 personas que viajaban en un tren de la línea de cercanías…

13 horas hace