Categorías: albisteak-berriak

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – CA Osasuna

Athletic Clubek CA Osasuna-ren aurka jokatuko du San Mamesen ostegun honetan Kopako final-zortzirenetako neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 18:30etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)

2. Klubari lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.

• Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
• Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Asteazkenean, urtarrilak 15, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara.
  • Ostegunean, urtarrilak 16, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik neurketa hasten den arte.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 22:15era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera ostegun honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 17:30etatik 00:00etara, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 09:30etik 17:30era, ohiko eskaintzarekin, eta San Mames Jatetxea 13:30etatik 15:30etara, afari zerbitzurik gabe.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 17:30ak arte. Tourraren azken bisita 14:45ean izango da.

Erreserbatu hemen

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Aburto inaugura la placa homenaje a Begoña Arroyo Aldekoa, fundadora de Salbatzaile Dantza Taldea

El grupo de dantzas del barrio de Castaños surgió en el antiguo Lavadero público, posteriormente…

8 horas hace

Detenidos dos magrebíes con antecedentes tras una pelea con un atropello y un ladrillo en Alza

La Ertzaintza intervino la madrugada del domingo en el barrio donostiarra de Alza tras un…

8 horas hace

El Hospital Donostia, listo ante el hantavirus con su Unidad de Aislamiento de Alto Nivel

Pese al bajo riesgo actual, Osakidetza ha confirmado que el sistema sanitario vasco está plenamente…

8 horas hace

Dos detenidos por gastar 2.000 euros con una tarjeta robada por una trabajadora esporádica en un domicilio de Donostia

La Ertzaintza ha arrestado a un hombre y una mujer, e investiga a una tercera…

8 horas hace

Detenido en Irun tras una peligrosa huida en la que embistió varias veces a una patrulla

Un hombre de 56 años y procedencia europea ha sido arrestado en Irun tras protagonizar…

8 horas hace

Iñigo Lekue se retira del fútbol profesional como un auténtico ‘One Club Man’

El defensa deustuarra Iñigo Lekue colgará las botas al finalizar la presente temporada tras desarrollar…

8 horas hace