Categorías: albisteak-berriak

Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik – SPRI

Cuchillas y Discos Industriales Mariaka Laudioko (Araba) enpresa bat da, eta 60 urte baino gehiago daramatza tamaina guztietako hortz industrialak fabrikatzen, mekanizatzen, artezten, zorrozten eta tratamendu termikoak egiten. Bere bezeroak burdinaren, paperaren, zuraren eta birziklatzearen industriakoak dira, Michelin, Smurfit Kappa Nervión edo Grupo Garnica bezalako konpainia handiekin. Gainera, atzerriko bezeroekin egiten du lan, batez ere Frantzian, Portugalen eta Errumanian. 

Mariakak 13 langile ditu gaur egun, eta Laudio Group industria-elkarteko kide da, Aiara eskualdeko industria-enpresak sustatzea helburu duena. Talde honek 20 enpresa inguru biltzen ditu. 

2024an, Arabako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso zuen Hazinnova programaren bidez, bi proiektu gauzatuz. Batean kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren jarraipena egin da, errentagarritasuna kontrolatzeko helburuarekin. Bigarrenean, prestakuntza egin da langileen artean, bezeroak hobeto ezagutzeko, erakartzeko, arreta emateko edo fidelizatzeko. 

“Une honetan egunero lan egiten dugu aholkulariek emandako tresnekin. Proiektu horiek asko lagundu dute gure kudeaketan”, nabarmendu du Idoia Sautuak, Mariakako bulego teknikoko arduradunak. Aurreko urteetan, konpainiak SPRIren laguntza jaso du arlo ekonomiko-finantzario gehiagotarako, adibidez, tarifen kostuaren azterketa eginez. 

Mariakaren hurrengo pausoa makinetan inbertsio handia gauzatzea eta bere egoitzan plaka fotovoltaikoak instalatzea da. Laudio Groupeko beste enpresa batzuekin batera “Araba osoko tokiko lehen komunitate energetikoa” sortu berri du, karbono-aztarnan duen eragina gutxitzeko asmoz. Ekimen honetarako Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntza eskatu da.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute

25_0359 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute Euskadiko…

10 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik

25_0358 Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda…

13 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Derion, kutxazain automatiko bat behartzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo lapurreta-delitu bat egotzita, Derioko Arteaga auzoko banku-sukurtsal bateko…

13 horas hace

Ertzaintzak duela bi urte Hondarribian lapurtutako erloju bat itzuli dio jabeari

Gama altuko erlojua, 30 000€ ingurukoa, Ertzaintzako hainbat unitatek, besteak beste Kanpo Lankidetzarako Unitateak eta…

16 horas hace

Euskal Poliziak abiaduraren kontrola indartuko du Euskadin

• Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berria egingo du Euskadiko bide-sarean maiatzaren 26tik 30era • 2024an, trafiko-istripuetan…

16 horas hace

Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin ihes egiten saiatzeagatik

25_0356 Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin…

16 horas hace