Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak eta Osakidetzak odola emateko deia egin diete herritarrei, gabonen ostean erreserba-mailak behera egin duelako

Ohikoa denez, Gabonetako jaien ondorengo egunetan zaila izaten da EAEko ospitaleetan odol-osagaiak hornitzea; horregatik, Osasun Sailak eta Osakidetzak odola emateko deia egiten diete herritarrei. Ildo horretan, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak (TGEEZ) gogorarazten du odol-emateak jarraitzen duela izaten transfusiorako edo plasmatik eratorritako sendagaiak egiteko osagai ugari lortzeko modu bakarra, osasun-jardueran ezinbestekoak direnak.

Odol-osagaien erreserba-mailak ohiko mugetatik behera daude, eta egoera horri eragiten dio, gainera, urtaro honetan izaten den birus eta arnas infekzioen hazkundeak. Beheko irudian ikus daitekeenez, ia odol-talde guztietan hobetu behar dira erreserbak.

Hala, Osasun Sailak eta Osakidetzak laguntza eskatu diete noizbait odola eman duten pertsonei, baita urratsa ematea pentsatu baina oraindik egin ez dutenei ere, behar duten paziente guztiei arreta medikoa bermatzeko. “Odola ematea da Euskadin egunero 200 pertsona ingururen bizi-tratamendurako funtsezko osagaiak eta sendagaiak lortzeko modu bakarra”, azaldu dute Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrotik.

Ildo horretan, gogorarazi dute odola ematen den bakoitzean dozenaka pertsonari lagundu ahal zaiela, odola hainbat osagaitan banatzen baita, eta, osagai horien bidez, hainbat behar mediko artatzen baitira: tratamendu onkologikoak, ebakuntza kirurgikoak edo larrialdiak, eta paziente akutuentzako eta kronikoentzako sendagaiak.

Gogoratu behar da baldintza hauek bete behar direla odola emateko: 18 eta 65 urte bitarteko adina izatea, osasun egoera onean egotea, eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Odola emateko hiru lurraldeetan banatutako gune finkoak eta unitate mugikorrak, baita ordutegiak ere, etengabe eguneratzen dira webgune honetan: https://donantesdesangre.eus/donde-donar/ edo Euskadiko Odol Emaileen sare sozialetan (@donantesangreuskadi).

Iaz, Euskadik 79.032 odol-emate erregistratu zituen 46.844 emaileren aldetik, gehienak ohikoak eta modu erregularrean odola ematen dutenak (urtean bitan edo gehiagotan), baina 6.567 emaile berri izan zirela nabarmendu behar da. Globulu gorrien 70.225 kontzentratu, 11.211 plaketa dosi eta 23.664 litro plasma lortu ziren. Horietatik 22.096 botikak egiteko erabili ziren, besteak beste, immunoglobulinak, faktore antihemofiliko albumina eta abar.

Guztira, 30.000 pertsona baino gehiago izan ziren produktu horien onuradun, bizitza salbatzeko edo osasuna hobetzeko balio izan zietenak, eta Euskadiko 23 ospitale publiko eta pribatuetara banatu ziren Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren bidez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Omenaldia Luis Hortelano Garcíari, ETAk orain dela hogeita hamasei urte hil zuen ertzainari

Ekitaldia gaur eguerdian egin da Ertzaintzaren Iurretako instalazioetan, ETAk 1989ko maiatzaren 24an hil zuen agentearen…

6 horas hace

Tolosa, adin handiko gizon bati indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxilotu dute

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du Tolosan, paseatu ondoren etxera itzultzen ari zen adineko…

6 horas hace

Comienza la Gran Recogida de Primavera del Banco de Alimentos de Bizkaia

Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…

1 día hace

Eguzki exige la retirada de las toneladas de basura vertidas al río Urola a su paso por Zumaia

A pesar de que Eguzki lleva tiempo pidiendo que se retiren las toneladas de basura…

1 día hace

Arranca la Gran Recogida de Primavera del Banco de Alimentos de Gipuzkoa: «Estamos al límite de existencias»

Los días 23 y 24 de mayo, es decir, hoy y mañana, el Banco de Alimentos…

1 día hace

El Alcalde de Bilbao expone el primer balance de la Final UEFA Europa League 2025 en la capital vizcaína

FINAL EUROPA LEAGUE EN BILBAO. BALANCE DEL ALCALDE Egun on guztioi, Como a muchos athleticzales, me…

1 día hace