25_0061 Gizon bat atxilotu dute amari labanaz eraso egiteagatik Irunen
Prentsa zerbitzua
2025-02-05
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur arratsaldean Irunen, amari labanaz eraso egitea egotzita. Biktima Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta han jarraitzen du.
Gertaera gaur arratsaldeko ordu bata eta erdiak aldera izan da, Irunen. Erasotzailea amaren etxera joan da, eta labanaz eraso egin dio. Ustezko erasotzailearen izeba batek eta biktimaren bikotekideak laguntza eman diote biktimari. Erasotzaileak motozikleta batean alde egin du.
Irungo Ertzain-etxeak gertatutakoaren berri izan bezain laster, patruila bat bertaratu da, eta biktimari lagundu dio. Ustezko erasotzailea minutu batzuk geroago atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita.
47 urteko atxilotua Ertzain-etxera eraman dute, dagozkion polizia-ikerketak egiteko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
25_0367 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxiki du Zerbitzuz…
Ertzaintza ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da, gaur goizean Bilbon, Errekaldeko kiroldegitik gertu dagoen eremu…
Rehabilitación protegida de vivienda Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko saioan, Iruñean eta bere eskualdean,…
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ebazpen bat onartuko du Foru Komunitateko nekazaritza-ustiategietan salbuespen…
IRATI AIZPURUA Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak azpimarratu duenez, «segurtasuna funtsezko zerbitzu publikoa da», eta,…
Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du gaurko saioan, Israeli «berehalako su-eten iraunkorra eta Gazako…