Categorías: albisteak-berriak

Musika Bulegoak 10.urteurrena ospatu du

Musika Bulegoak bere 10. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat antolatu du Bilborocken, musikaren, erakunde publikoen eta sektoreko beste eragile estrategiko batzuen ehun bat profesional bildu dituena. Ekitaldian zehar, euskal musikaren sektoreak azken hamarkadan izan duen bilakaeraren errepasoa egin da eta elkartearen marka berria aurkeztu da.

Maddi Arana Musika Bulegoko presidenteak erakundearen ibilbidea eta sektorearekiko konpromisoa azpimarratu ditu: «Eusko Jaurlaritzaren kultur politiken barruan lehentasunezko behar bati erantzuteko sortu zen Musika Bulegoa. 10 urte hauetan, hazi eta eboluzionatu egin gara sektorearekin batera, Euskal Herriko musikaren profesionalizazioaren, dibertsifikazioaren eta baldintzen hobekuntzaren alde eginez».

Bere hitzaldian, hamarkada honetan gainditu diren erronka handiak ere nabarmendu ditu, hala nola pandemiaren eragina edo globalizazioak eta digitalizazioak ekarri duten eraldaketa: «Musikaren sektoreak konplexua izaten jarraitzen du, eta musikatik bizitzea oraindik erronka bat da. Baina zerbaitek definitzen bagaitu, borrokarako eta egokitzeko dugun gaitasuna da».

Musika Bulegoak 10 urte hauetan izan dituen lorpenen artean, honako hauek azpimarratu dira: Musika Bulegoa Sariak sendotu izana, 1.200 parte-hartzaile baino gehiago bildu baititu bere edizioetan, eta 70 musika-proiektu baino gehiago aitortu baititu; BASQUE.MUSIC. ekimena, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean garatua, euskal musika nazioarteko merkatuetara eraman duena; eta erakunde publikoekin bitartekaritza – lana egitea, sektorearen errealitatera egokitutako kultura-politikak sortzeko.

Etorkizunari begira

Iker Durana Musika Bulegoko gerenteak, bestalde, erakundearen plan operatibo berria aurkezteko aukera aprobetxatu du, hurrengo urteko helburuak zehazten dituena: «10 urte hauek inflexio-puntua izatea nahi dugu. Gure erronka da sektorearen erreferente gisa sendotzea eta gure presentzia indartzea. Horregatik, gure balioak eta misioa hobeto islatzen dituen identitate bisual berri baten aldeko apustua egiten dugu «.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak ere parte hartu du, eta azpimarratu du zer beharrezkoa den atzera begiratzea egindako bidea ezagutzeko eta aitortzeko eta jarraipena emateko eratzen ari den aro berri honetan: «Badugu erronka handi bat: Euskadi eredu izatea nahi dugu kultura-identitatean, gizarte-kohesioan eta giza-garapenean. Eta, horretarako, garrantzitsua izango da euskaldunon komunitate zentzua sustatzea, gure identitatea indartzea, eta partekatutako etorkizun bat irudikatzea, eta eraikitzea. Eta, hori ELKARLANAREN eta LANKIDETZAREN bidez egin nahi dugu, baita gure identitatea eta egiteko modu propioak MUNDURA ZABALDUZ ere. Musika Bulegoa bezalako proiektuak guztiz lerrokatuta daude honekin eta, horregatik, 10 urte hauetan egin dugun bezala, Jaurlaritza bidelagun izango da”, adierazi du.

Ekitaldia amaitzeko, Musika Bulegoaren marka berria eta bere lelo berritua aurkeztu dira: «Batzen gaituena», sektorearekin duen konpromisoa eta Euskal Herriko musikako profesionalentzat erreferentziazko gune izaten jarraitzeko asmoa islatuz.

Musika Bulegoari buruz

Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko elkarte profesional bat da, Euskal Herriko musikaren sektorearen interesen alde lan egiten duena. 2015ean sortu zenetik, euskal musikaren sektorearen garapena bultzatzeko helburua partekatzen duten musikari, profesional, erakunde eta entitateen topagune bihurtu da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute

25_0359 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zegama-Aizkorri mendi lasterketan istripua izan duen parte-hartzaile bat ebakuatu dute Euskadiko…

9 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik

25_0358 Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda batean lapurtzeagatik Gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizikleta-denda…

12 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Derion, kutxazain automatiko bat behartzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo lapurreta-delitu bat egotzita, Derioko Arteaga auzoko banku-sukurtsal bateko…

12 horas hace

Ertzaintzak duela bi urte Hondarribian lapurtutako erloju bat itzuli dio jabeari

Gama altuko erlojua, 30 000€ ingurukoa, Ertzaintzako hainbat unitatek, besteak beste Kanpo Lankidetzarako Unitateak eta…

15 horas hace

Euskal Poliziak abiaduraren kontrola indartuko du Euskadin

• Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berria egingo du Euskadiko bide-sarean maiatzaren 26tik 30era • 2024an, trafiko-istripuetan…

15 horas hace

Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin ihes egiten saiatzeagatik

25_0356 Donostia, bi gizon atxilotu dituzte taberna batean kazadora bat lapurtzeagatik eta jantziaren jabearen ibilgailuarekin…

15 horas hace