25_0064 Bilbon atxilotu dute etxebizitza batean izandako lapurreta batean parte hartzeagatik
Servicio de prensa
2025-02-07
Ertzainek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, osteguna, arratsaldeko lehenengo orduan, Bilbon, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean indarra erabilita egindako lapurreta batean ustez parte hartu izanagatik.
Joan den astean, astearte arratsaldean Bilboko etxebizitza batean egindako lapurreta bat salatu zuten Ertzaintzaren aurrean. Polizia-dotazio bat adierazitako lekura hurbildu zen zegokion begi-ikuskapena egitera, eta egiaztatu ahal izan zuen etxeko atea behartu zutela eta barruan dena hankaz gora zegoela.
Berehala jarri zuten abian gertaeraren ikerketa, eta, horren ondorioz, jakin ahal izan zuten lapurretaren egileak bi pertsona izan zirela. Egindako ikerketei esker identifikatu ahal izan zen inplikatuetako bat, polizia-aurrekari ugari dituen 39 urteko gizona, eta, beharrezko frogaketa egin ondoren, atzo arratsaldean atxilotu zuten.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten dagozkion eginbideak egiteko, eta ikerketa oraingoz irekita dago lapurretan izan zuen ustezko konplizea aurkitzeko.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, harrera egin die gaur goizean Foru Jauregian datorren igandean, maiatzaren…
Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Aspe eta Baiko Pilota enpresetako ordezkariekin batera, Bizkaia…
ANEZKA Bilbon abiarazita, Bizkaiko Foru Aldundiak, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziaren bitartez, hasiera eman…
Lurralde Kohesioak Agoitz, Artzi, Longida eta Orotz-Beteluren eskura jarriko ditu 1.300.000 euro (650.000 euro urteko),…
Nafarroako Gobernuak Administrazio Nukleoko A, B, C eta D mailetako 65 lanbideetako 1.391 plaza huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onartu ditu.…
Nafarroako Gobernuak, ‘Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak’ programaren bitartez (Kultura eta Kirol departamentuko Liburutegi zerbitzuaren eta Memoria…