Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzaren eta Erandioko Udaltzaingoaren Ekintza Plana Sonora diskotekaren kanpoaldean, balantzea

Azken hiru hilabeteetan, Astrabuduako (Erandio) Sonora diskotekaren kanpoaldean Ekintza Plana gauzatu da, inguru horretan jaiegunetan eta asteburuetan errepikatzen diren delinkuentzia-jokabideak eta gizalegearen kontrako jarrerak arintzeko. Denbora horretan, 47 atestatu ireki dira, eta 9 pertsona atxilotu eta 19 ikertu dira, eta arrazoi nagusiak izan dira ebasketa-delituak, indarkeriaz edota larderiaz egindako lapurretak eta lesio-delituak. Arma zurien kontroletan guztira 6 arma atzeman dira.

Azken hiru hilabeteetan, Astrabuduako (Erandio) Sonora diskotekaren kanpoaldean Ekintza Plana gauzatu da, inguru horretan jaiegunetan eta asteburuetan errepikatzen diren delinkuentzia-jokabideak eta gizalegearen kontrako jarrerak arintzeko. Egun horietan polizia-dispositiboak ezarri dira inguru horretan, eta polizia-presentzia indartu da, bai Erandioko Ertzain-etxearena bai Udaltzaingoarena, eta, gainera, denbora horretan sei polizia-dispositibo berezi ere egin dira inguruan.

Dispositibo berezi horiek Udaltzaingoaren eta Erandioko Ertzain-etxearen arteko operatibo bateratu batean oinarritu dira, Brigada Mugikorraren Unitatearen, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitatearen eta Getxoko Ertzain-etxearen eta Leioako Udaltzaingoaren laguntzarekin.

Helburu nagusia da eremu horretan gertakari kriminalak murriztea neurri polizial eta administratibo batzuen bidez, hautemandako segurtasunik ezaren sentsazioa murriztea, arau-hausle batzuek duten zigorgabetasun-sentsazioa gutxitzea, Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa betetzen dela zaintzea (hala badagokio, arma zuriak eramateak, erakusteak edo erabiltzeak eragindako zehapen-espedienteak hastea), eremu publikoan alkoholaren kontsumoa eragoztea (udal-araudia betetzen ez dutenei zehapen administratiboak ezarriz) eta gizalegearen kontrako portaerak eragoztea diskotekaren inguruan (kalteak, pixa egitea, botaka egitea, zaratak, zaborra botatzea, borrokak).  

Era berean, dispositibo horietan, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak alkohola eta drogak kontrolatu ditu diskotekarako bideetan.

Aldi horretan egindako operatiboen ondorioz, 47 atestatu ireki dira, eta 9 pertsona atxilotu eta 19 ikertu dira, eta arrazoi nagusiak izan dira ebasketa-delituak, indarkeriaz edota larderiaz egindako lapurretak eta lesio-delituak. Arma zurien kontroletan guztira 6 arma atzeman dira.

Gainera, 37 arau-hauste administratibo ezarri dira, Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa aplikatuz, gehienak droga edukitzeagatik eta agintaritzaren agenteekiko errespetu faltagatik. Trafiko-kontroletan 7 positibo izan dira alkoholean eta positibo 1 drogetan. Horrez gainera, 337 zehapen-proposamen egin dira eremu publikoan alkohola kontsumitzeagatik.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

14 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

23 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

2 días hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

2 días hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

2 días hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

2 días hace